viernes, 17 de diciembre de 2010

Asmatu ditugun tutoretza kasuak

1. KASUA
Deskribapena:
Haur batek eskola ondoan dagoen dendako kristala apurtu du baloiarekin. Dendaria eskolara joan da erreklamazioa egitera eta haurraren irakasleak tutoretza ordura deitu ditu haurra, honen gurasoak eta dendaria.
Parte hartzaileak:
- Kristala apurtu duen haurra.
- Dendaria.                    
-Irakaslea.
-Haurraren gurasoak.

Helburua(k):
-Dendariaren kristal apurketaren ondorioz sortutako gatazka eta sortutako kalteak konpontzea.

Eragilea(k):
-Kristala apurtu duen ikaslea.

2. KASUA

Deskribapena:
Haur bat patio garaian ikasgela batean gauzak gora jaurtitzen ari dela fluoreszentea jo eta hautsi egiten da. Haur honek berak egin duenaren errua beste haur bati leporatzen dio. Irakasleak honen aurrean bi ikasleak zuzendaritzara deitzen ditu kasua argitu ahal izateko denen artean.
Parte hartzaileak:
- Fluoreszentea apurtu duen ikaslea.
- Akusatua izan den ikaslea.
-Irakaslea.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Bi haurren artean sortutako gatazka konpontzea.

Eragilea(k):
-Fluoreszentea apurtu duen haurra.

3. KASUA
Deskribapena:
Haur talde bat komunera joan eta bertako paperarekin jolasean asten dira, hauek busti eta elkarri botatzen dizkiote. Komuna urez beteta eta erabat zikinduta geratzen da. Hauek besterik gabe dagozkien ikasgeletara joaten dira ustez inork ikusiko ez balituzte bezala baina garbitzaileak ikusi egin ditu komunetik ateratzen algaraka eta sartzean egoeraz jabetu da. Zuzendariari ikusitakoaren berri eman dio eta honek ikasleak eta garbitzailea deitu ditu bilera batera.
Parte hartzaileak:
- Komuna zikindu duen haur taldea.
-Garbitzailea.
- Zuzendaria.

Helburua(k):
-Haurren eskolako jarrera hobetzea.
-Garbitzaileenganako errespetua bultzatzea.

Eragilea(k):
-Komuna zikindu duen haur taldea.

4. KASUA
Deskribapena:
 Eskola honetako ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 12:30etara eta arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara da. Udaltzain batek bi haur eskolaz kanpo ikusi ditu eskola ordutegiaren barruan. Honek, hortaz jabetuta, eskolara jo du eta honen berri eman die irakasleei jakinaren gainean egoteko. Ondoren, irakasleak ikasleak deitu ditu tutoretza egiteko.

Parte hartzaileak:
-Ikasleak.
-Irakasleak.

Helburua(k):
-Haurrek eskolako ordutegia betetzea.

Eragilea(k):
-Eskolako ordutegia bete ez duten haurrak.

5.KASUA
Deskribapena:
Ikasle bat patio garaian jolasten ari dela txakur bat sartzen da eskola eremura eta haurrari eraso egiten dio. Jabeak ez du ezer egin txakurra eskola eremura sar ez zedin. Beraz, haur honen gurasoek eskolan kexa bat aurkezten dute. Bilera batera deitzen dituzte txakurraren jabea, haurra, haurraren gurasoak eta haurraren irakaslea.

Parte hartzaileak:
- Ikaslea.
-Txakurraren jabea.
-Haurraren gurasoak.
-Haurraren irakaslea.

Helburua(k):
- Txakurraren jabearen eta kaltetuen (haurra eta gurasoak) arteko gatazka konpontzea
- Honelako kasurik berriro ez egotea.

Eragilea(k):
-Txakurraren jabea.
6. KASUA
Deskribapena:
Ikasle batek izugarrizko igoera eman du bere emaitza akademikoetan. Irakasleak ikaslea eta honen gurasoak ditu tutoretzara ikaslea zoriontzeko eta igoera honen zergatia jakiteko.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea.
-Ikaslearen gurasoak.
-Ikaslearen irakaslea.

Helburua(k):
- Haurra motibatzea.

Eragilea(k):
-Ikaslea.

7. KASUA
Deskribapena:
Klase batean bullying egoera bat dagoela ohartu da irakasle bat. Bullying-a jasaten duen ikaslearen irakaslea jakinaren gainean jarri du eta azken honek tutoretzara deitu ditu ikasle guztiak eta egoeraz ohartu den irakaslea. 

Parte hartzaileak:
-Bullyinga jasan duen ikaslea.
-Bullynga egin duten ikasleak.
-Bullynga jasan duen ikaslearen irakaslea.
-Egoeraz ohartu den irakaslea.

Helburua(k):
-Haurrak jasaten duen egoera hau konpontzea.
-Honelako egoerak berriro ez gertatzea.
Eragilea(k):
Bullyinga egin duten ikasleak.

8. KASUA
Deskribapena:
Irakasle bati kurtso amaieran futbol txapelketa bat egitea otu zaio. Eskolako ikasle zaharrenei laguntza eskatu die hau antolatzeko eta badirudi parte hartzea handia izango dela. Txapelketa ondo ateratzeko asmoarekin hainbat tutoretza egingo dituzte ikasleek irakaslearekin eta hainbat lorpen izango dituzte.

Parte hartzaileak:
-Txapelketa egitea pentsatu duen irakaslea.
-Txapelketa antolatzen lagunduko dioten ikasleak.

Helburua(k):
- Txapelketa antolatzea.

Eragilea(k):
-Txapelketa antolatu nahi duen irakaslea.


9. KASUA
Deskribapena:
Ingeleseko irakaslea lanean hasi berria da, oso gaztea da eta oraindik ez dauka esperientziarik. Ikasleak honetaz segituan ohartu dira eta irakasle honen klaseetan nahi duten guztia egiten dute. Gaur, zuzendaria ohar batzuk banatzera joan da klase honetara eta bertan izugarrizko iskanbila zegoela ikusi du. Egoera argitu eta konpontzeko asmotan, bilera egitea erabaki dute zuzendariak, ikasketa buruak eta ingeleseko irakasleak.

Parte hartzaileak:
-Ingeleseko irakaslea.
-Zuzendaria.
-Ikasketa burua.

Helburua(k):
-Ingeleseko klaseetan ematen den egoera konpontzea.

Eragilea(k):
-Ingeleseko irakaslea.

10. KASUA
Deskribapena:
Gaur, ikasleak beraien irakaslearekin klasean zeudela, aita bat bertan sartu da irakaslearen azalpenak moztuz eta izugarri aztoratuta. Irakaslea ikasgelatik atera da gurasoarekin hitz egiteko asmotan eta esan dio hori ez dela arazoak konpontzeko modua. Gurasoak oraindik aztoratuta jarraitzen zuenez, etxera joateko esan dio eta arratsaldean bueltatzeko esan dio bilera bat egingo dutela esanez.
Parte hartzaileak:
-Aztoratutako gurasoa.
-Irakaslea.

Helburua(k):
-Gurasoaren kexak entzutea.

Eragilea(k):
-Aztoratutako gurasoa.

11. KASUA
Deskribapena:
Irakasle batek eskolako materiala lapurtzen duela konturatu da beste irakasle bat. Azken honek zuzendaria jakinaren gainean jarri du eta bilera egitea pentsatu dute zuzendariak eta bi irakasleek.

Parte hartzaileak:
-Zuzendaria
-Eskolako materiala lapurtu duen irakaslea.
-Lapurra harrapatu duen irakaslea.

Helburua(k):
-Egoera konpontzea.
-Berriro honelakorik ez gertatzea.

Eragilea(k):
-Materiala lapurtu duen irakaslea.

12. KASUA
Deskribapena:
Haur bat jolas garaian negarrez ari zela ikusi du irakasleak, eta honen amaieran ea zer gertatzen zaion galdetu dio. Haurrak esan dio aita eta ama azkenaldian beti haserre dabiltzala, eta berari ez diotela kasu egiten. Hau konpontzekotan, irakasleak bi gurasoak bilerara deitu ditu beraien arteko arazoak haurrari eraginik izan ez dezatela esateko.

Parte hartzaileak:
-Haurraren gurasoak.
-Haurraren irakaslea.

Helburua(k):
-Gurasoek dituzten liskarrek haurrari ahalik eta gutxien eragitea.

Eragilea(k):
-Haurraren gurasoak.

13. KASUA
Deskribapena:
Gero eta haur gehiago etortzen dira eskolara bizikletaz, eta eskolak ez dauka bizikletak uzteko leku egokiturik. Denak elkarren gainean jartzen dituzte eta etxera joateko orduan iskanbilak sortzen dira norberak bere bizikleta hartzerakoan. Irakasle batek, egoeraz nazkatuta, bilerara deitu ditu irakasle guztiak egoera konpontzeko asmoarekin.

Parte hartzaileak:
-Irakasle guztiak.

Helburua(k):
-Bizikletak hartzeko garaian ikasleen artean egon daitezkeen liskarrak ekiditea.

Eragilea(k):
-Beste irakasleak bilerara deitu dituen irakaslea.

14. KASUA
Deskribapena:
Irakasle bat zorrotzegia dela esanez ikasle asko joan dira zuzendariarengana azken aldian. Baina gaur ikasle bat joan zaio jada irakasle honekin arazo handiak sortzen ari direla esanez. Berari ez dizkiola galderak erantzuten eta zerbait gaizki egiten duenean izugarrizko errietak botatzen dizkiola esan du irakasle honek. Ikasle hau eta irakaslea tutoretzara deitu ditu zuzendariak.

Parte hartzaileak:
-Irakasle zorrotza.
-Irakaslearekin erlazio txarra duen ikaslea.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Irakaslearen eta haurraren arteko erlazioa hobetzea.
-Beste haurren kexei buruz irakaslearekin hitz egitea.

Eragilea(k):
-Erlazio txarra duten ikaslea eta irakaslea.
-Zuzendaria

15. KASUA
Deskribapena:
Irakasle batek bi haur eraman ditu zuzendariarengana. Irakasleak baloi bat dauka eskuetan eta bi ikasleek diote baloia berarena dela. Zuzendariak bihar jolas garaian bere bulegotik pasatzeko esan die eta baloiaren jabetza norena den argitzekotan gelditu dira. Bitartean baloia zuzendariaren bulegoan gelditu da.

Parte hartzaileak:
-Zuzendaria.
-Bi ikasleak.

Helburua(k):
-Baloiaren jabetza argitzea.
Eragilea(k):
-Bi ikasleak.

16. KASUA
Deskribapena:
Haur talde batek iskanbila handia sortu du gaur eskolako liburutegian eta haur hauen irakasleak tutoretzara deitu ditu ikasle hauek eta liburutegiko zaindaria.

Parte hartzaileak:
-Irakaslea.
-Haur talde iskanbilatsua.
-Liburutegiko zaindaria.

Helburua(k):
-Gaurkoa bezalako egoerak berriro ez gertatzea

Eragilea(k):
-Haur talde iskanbilatsua.

17. KASUA
Deskribapena:
Ikasle batek zapaburuak eraman ditu gaur klasera eta maskota moduan edukiko dituztela esan du. Irakasleak esan dio hau ez dela posible eta orain ez dakite zer egin animaliekin. Irakasleak haur hau tutoretzara deitu du zer egin erabakitzeko.

Parte hartzaileak:
-Zapaburuak eskolara eraman dituen haurra.
-Haurraren irakaslea.

Helburua(k):
-Zapaburuekin zer egin erabakitzea.
-Berriro horrelakorik ez gertatzea.

Eragilea(k):
-Zapaburuak eskolara eraman dituen haurra.

18. KASUA
Deskribapena:
Eskolako jantokian ogia elkarri botatzen aritu dira ikasleak. Honegatik, jantokiko zaindariak zigortu egin ditu eta lurra garbitzeko agindu die. Zuzendariari hau ez zaio egokia iruditu, pedagogikoki ez baitzaio egokia erabiltzen zigorrak erabiltzea. Bilerara deitu du jantokiko zuzendaria, haurrak hezteko metodologia adosteko asmotan.

Parte hartzaileak:
-Jantokiko zaindaria.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Haurrak hezteko metodo pedagogikoa erabakitzea.

Eragilea(k):
-Jantokiko zaindaria.
-Zuzendaria.

19. KASUA
Deskribapena:
Ikasle batek arazo handiak ditu zer ikasiko duen erabakitzeko eta orientatzailearengana hainbat alditan joan da laguntza eskatzera. Orientatzaileak ez du lortzen ikaslearentzako aukera egokiena asmatzea eta zuzendariak biak tutoretzara deitu ditu hiruen artean aukera egokien asmatzeko asmotan.

Parte hartzaileak:
-Orientatzailea.
-Zuzendaria.
-Zer  ikasi ez dakien ikaslea.

Helburua(k):
-Ikasleari zer ikasi erabakitzen laguntzea.

Eragilea(k):
-Ikaslea

20. KASUA
Deskribapena:
Haur batzuk baloiarekin jolasean ibili dira eskola barruan eta leiho bat apurtu dute baloiarekin. Dena kristalez josita gelditu da eta jolasean ibili ez den haur batek ebaki bat egin du belaunean lurrean esertzera zihoala. Irakasleak jolasean ibili diren haurrak eta min hartu duen haurra tutoretzara deitu ditu zer gertatu den argitzeko.

Parte hartzaileak:
-Irakaslea.
-Jolasean ibili den haur taldea.
-Min hartu duen haurra.

Helburua(k):
-Gertatu dena argitzea.
-Honelakorik berriro ez gertatzea.

Eragilea(k):
-Jolasean ibili den haur taldea.

21. KASUA

Deskribapena:
Zuzendaria liburutegira joan da aldizkari baten bila eta ikasle bat liburutegiko zaindariari liburuak ordenatzen laguntzen ari zitzaiola ikusi du. Bere bulegora deitu du ikasle hau egindako lanagatik eskerrak emateko eta hilabeteko ikasle onenaren saria emateko.

Parte hartzaileak:
-Ikasle zintzoa
-Zuzendaria

Helburua(k):
-Ikaslea saritzea.
-Ikaslea motibatzea honelako jarrerarekin jarraitzeko.

Eragilea(k):
-Ikasle zintzoa.

22. KASUA

Deskribapena:
Ikasle bat bere ikaskideei ikasten laguntzen aritzen da arratsaldeetan eta klaseko giroa hobetzen laguntzen du. Irakasleak tutoretzara deitu du ikasle hau egindako lanagatik zoriontzeko eta horrela jarraitzera motibatzeko. Beste ikasleei esan die berdina egin behar luketela, norberak dakienarekin besteei laguntzeko.

Parte hartzaileak:
-Ikaskideei laguntzen dien ikaslea.
-Irakaslea.

Helburua(k):
-Ikaslea motibatzea horrela jarraitzeko.
-Beste ikasleak ere elkarri laguntzen hastea.

Eragilea(k):
-Ikaskideei laguntzen dien ikaslea.

23. KASUA
Deskribapena:
Haur batek ez du eskolara joan nahi izaten eta ama berarekin joaten da ikasgelaraino. Gaur haurra negarrez hasi da amari ez joateko esanez.  Amari pena handia eman dio eta irakasleari galdetua dio ea bazeukan ikasgelan gelditzea klasea ematen zuen bitartean. Irakasleak esan dio hau ezinezkoa dela eta tutoretzara deitu du gaiari buruz hitz egiteko.

Parte hartzaileak:
-Haurraren gurasoa.
-Haurraren irakaslea.

Helburua(k):
-Amari esatea haurrari autonomia gehiago eman behar diola eta ezin duela klasean egon irakaslearen lana oztopatzen duelako.

Eragilea(k):
-Haurraren ama.

24. KASUA

Deskribapena:
Ikasle berri bat dago eskolan. Kanpotarra da eta herri txiki batera etorri da bizitzera. Ikasleek ez daukate ikuspegi ona kanpotarrez, etxean horrela irakatsi dietelako. Klasean ez da ongi etorria izan haur hau eta beste ikasleek ez diote aukerarik eman beraien artean integratzeko. Irakasleak tutoretzara deitu ditu ikasle guztiak.

Parte hartzaileak:
-Kanpotarrak atsegin ez dituzten ikasleak.
-Ikasle kanpotarra.
-Irakaslea.

Helburua(k):
-Ikasle kanpotarra eskolan integratzea.
-Ikasleen ikuspegi arrazista aldatzea.

Eragilea(k):
-Ikasle arrazistak.

25. KASUA

Deskribapena:
Jolas garaian futbolean zebiltzala liskarra sortu da bi ikasleren artean eta azkenean burrukan hasi dira. Irakasleak tutoretzara deitu ditu bi ikasle hauek eta zuzendariari ere bertan egoteko eskatu dio.

Parte hartzaileak:
-Burrukan aritu diren ikasleak
-Irakaslea.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Bi ikasleen artean egon den liskarra konpontzea.
-Haurrei biolentzia ez dela erabili behar irakastea.

Eragilea(k):
-Liskarrean aritu diren ikasleak.

26. KASUA
Deskribapena:
Zuzendaria ohartu da informatikako klaseetan ikasleak “tuenti” deituriko sare sozialean ibiltzen direla. Onek irakasleari arreta gutxiago jartzea dakar eta egoera konpontzeko ikasleak eta informatikako irakaslea tutoretzara deitu ditu.

Parte hartzaileak:
-Informatikako irakaslea.
-Zuzendaria.
-Ikasleak.

Helburua(k):
-Egoera konpontzea.
-Irakasleari esatea arreta gehiago jarri behar duela ea haurrek zer egiten duten.

Eragilea(k):
-Ikasleak.

27. KASUA
Deskribapena:
Arratsaldean eskolako garbitzailea psikomotrizitateko gela txukuntzen ari zela, koltxonetak apurtuta daudela ohartu da eta zuzendaria jakinaren gainean jarri du. Azken honek tutoretzara deitu ditu garbitzailea eta azken aldiz koltxonetak erabili dituzten ikasle taldea.

Parte hartzaileak:
-Garbitzailea.
-Ikasleak.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Koltxonetak nork apurtu dituen jakitea.
-Horrelakorik berriro ez gertatzea.

Eragilea(k):
-Ikasleak.

28. KASUA

Deskribapena:
Bi irakasleren arteko harremana ez da batere ona, irakasteko duten modua ez baita batere berdina. Zuzendariak dio bi irakasle hauen arteko harremanak eragina duela ikasleen errendimenduan eta arazoa konpontzeko asmotan tutoretzara deitu ditu bi irakasle hauek.

Parte hartzaileak:
-Zuzendaria.
-Erlazio txarra duten irakasleak.

Helburua(k):
-Irakasleen arteko harremana hobetzea.

Eragilea(k):
-Erlazio txarra duten irakasleak.

29. KASUA

Deskribapena:
Ikasle batek mugikorra eramaten du eskolara eta ez du tonu gabe jartzen. Oso maiz jotzen dio mugikorrak klase orduan eta irakasleak aspertuta daude egoerarekin. Bere irakasleak tutoretzara deitu du honi buruz hitz egiteko.
Parte hartzaileak:
-Eskolara mugikorra eramaten duen ikaslea.
-Irakaslea

Helburua(k):
-Ikasleak mugikorra itzaltzea klasean dagoenean.

Eragilea(k):
-Eskolara mugikorra eramaten duen ikaslea.

30. KASUA
Deskribapena:
Bi ikasle bikiak dira eta ikasgela berdinean daude. Liskar asko izaten dituzte elkarrekin eta honek beraien eta beste ikasleen kontzentratzeko gaitasunean eragina du. Irakasleak hauen gurasoak eta ikasleak tutoretzara deitu ditu egoera konpontzeko.

Parte hartzaileak:
-Bikiak.
-Bikien gurasoak.
-Bikien irakaslea.

Helburua(k):
-Bikien arteko erlazioa hobetzea.

Eragilea(k):
-Ikasle bikiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario