viernes, 17 de diciembre de 2010

Asmatu dugun tutoretza kasu bat garatuta

Deskribapena:

Kurtsoa amaieran da dagoeneko eta hau ospatzeko,  Iker izeneko irakasleak zerbait berezia egitea pentsatu du. Buruari bueltak ematen aritu ondoren hainbat ideia otu zaizkio. Oso ideia egokia eta haurrentzat erakargarria iruditu zaio ikasle eta irakasleen artean futbol txapelketa bat egitearena. Hau aurrera eramateko, lehenik beste irakasleekin hitz egin du beraien iritziak jakiteko. Nahiz eta irakasle batzuei ez dien grazi zipitzik ere egin, lau irakasleri ideia ona iruditu zaie eta plana aurrera eramateko adostasunean agertu dira, baina dena antolatzearen ardura Ikerren gain utzi dute.
Gauzak honela, Ikerrek eskolako ikasle zaharrenak tutoretza bat egitera gonbidatu ditu. Haurrak Ikerrengana joan direnean, oso pozik gelditu dira honek kontatu dienarekin, eta beraien laguntza eskaintzeko prest agertu dira. Ikasleek eskolan zehar zabaldu dute futbol txapelketa egitearen ideia eta jendeak parte har dezan animatu dituzte. Badirudi txapelketa arrakastatsua izango dela parte hartzaile kopuruaren aldetik, eta beraz ideiarekin aurrera jarraitzea erabaki dute.
Honela, beste behin gelditu dira Iker eta ikasleak eginkizunak (taldeak egin, sariak erabaki etab.) banatu eta lanean hasteko. Ikasleak taldeak egiteaz arduratu dira eta Iker berriz sariak aukeratu eta lortzeaz. Zeregin hauek egiteko orduan, Ikerrek askotan gelditu behar izan du haurrekin, dena ondo zihoala ziurtatzeko eta berak bere aldetik egindako aurrerapenak jakinarazteko.
Egindako tutoretza ordu hauen ondorioz, irakasle eta ikasleen arteko harremana asko sakondu dela ikus daiteke, nahiz eta hasiera batean helburua ez zen harreman hau estutzea, orain elkarlanean ari dira eta elkarrengandik gertuago sentitzen dira. Futbol txapelketa oso ondo atera zen, ikasleak elkarrekin jolasean aritu ziren, baita normalean parte hartzen ez dutenak ere. Gainera, denek ondo pasatu zuten eta kurtsoari amaiera polit bat eman zioten eta guri garrantzitsuena iruditzen zaigun beste lorpen bat ere eman zen, irakasle eta ikasleen arteko harremana estutzea alegia. Azken honek haurren emaitza akademikoetan eragina izan dezakeela uste dugu, tutoretza hauei esker lortutako konfiantzagatik, erosoago sentituko baitira klasean eta galderak egiteko erraztasun handiagoak izango baitituzte.  Azkenik, aipatzeko esan behar dugu tutoretza ez dela gauza txarretarako bakarrik egin behar, kasu honetan ikusi dugun bezala, denek ondo pasa dute eta gainera irakasle eta ikasleen arteko harremana estutzeko balio izan du.

Eragilea(k):
-          Iker

Parte hartzaileak:
Irakasleak:
-          Iker
-          Jon
-          Igor
-          Ander
-          Arantxa

Ikasleak: 6. mailakoak
-          Mikel
-          Ainhoa
-          Saioa
-          Sandra
-          Lander
-          Aitor
-          Lide
-          Itsaso
-          Xabier
-          Eneritz
-          Marta

Helburuak:
Hasiera batean, kurtso amaiera ospatzeko zerbait berezia egitea zen tutoretza egitearen arrazoia. Baina kasuaren garapenean ikusiko dugun bezala, helburu hauez gain beste hainbat lorpen egon dira.

Lorpenak:
-          Kurtso amaiera ospatzeko zerbait berezia egitea.
-          Ikasle guztiek, normalean  ekintzetan parte hartzen ez dutenek ere, parte hartu eta ondo pasatzea.
-          Ikasle eta irakasleen arteko harremana estutzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario