Hasteko, esan beharra daukagu, asignatura honetako azken lana izanik, asko ikasi dugula lauhilekoan zehar, eta asko gustatu zaigula bloga erabiltzearen metodologia hau. Lanak modu praktikoan egiten genituenez eta bloga gure esku zegoenez, gustura egiten genuen lan eta landu ditugun gaiak hobeto ikasi ditugu modu honetan.
Azken atal honi dagokionez, lan handia egin dugula eta asko saiatu garela esan behar dugu, lauhilekoan zehar ikasi duguna aprobetxatuz. Oso gustura geditu gara egin dugun lanarekin, eta esan behar dugu oso egokia iruditu zaigula gure lana baloratzeko errubrikak egitea, modu honetan bagenekielako zein zen gure helburua. Gainera, autoebaluazioa egiteko orduan, egin genituen hainbat akats ikusi eta zuzendu ahal izan dugu. Orain, azken atal honetan genituen eginkizunen autoebaluazioa egingo dugu banan banan.
Gure mindomoa baloratzen hasten bagara ikusi dezakegu testuetako informazio guzti guztia agertzen ez bada ere, gehiena bertan dagoela eta gainera irudiak dituela eskemak. Irudi hauek erlazioa dute testuan esaten denarekin eta amaitzeko, esan behar da informazioa eskematizatuta eta modu argian azaltzen dela. Beraz, eskema bikain dagoela uste dugu.
Asmatu ditugun kasuei dagokienez, kasu kantitate handia asmatu dugula uste dugu, tutoretza egiteko dauden arrazoi motak ezberdinak izan daitezkeela frogatzeko. Gainera, nahiko barietate handiko kasuak egin ditugu eta banan banan jarri ditugu kasu bakoitzaren deskribapena, parte hartzaileak, helburuak eta eragileak. Amaitzeko, esan behar dugu pertsonaiak zehaztu ditugula eta hauen zeregina zein den ere esan dugula, eta egoera modu argi eta sinplean, ondo ulertzeko moduan, azalduta dagoela. Ondorioz, tutoretza kasuak asmatzen egin dugun lana ere bikain egin dugula esan behar dugu.
Azkenik, garatu dugun tutoretza kasuari dagokionez, esan behar dugu helburuak zein diren ulertzen dela. Gainera, parte hartzaileek duten jarrera zein den ikusten da eta kasua ulergarria da, modu egokian azalduta egoteaz gain. Aipatu behar dugu, asmatu dugun kasu originalenetako bat hartu dugula garatzeko eta honek hainbat ondoriotara eraman gaitu. Alde batetik, iruditu zaigu tutoretza ez dela ikasleei errieta egiteko soilik izan behar, eta beste hainbat arrazoi daudela ikasleekin bilera bat egiteko, gure kasuan bezala, futbol txapelketa bat antolatzeko. Bestalde, irakasle eta ikasleen arteko harremana hobetzeko balio dezake, gure kasuan hasierako helburua futbol txapeleta antolatza bazen ere, beste hainbat lorpen ere izan dituzte eta hauetako bat irakasle eta ikasleen arteko harremana estutzea da. Guzti hau esanda, lan hau ere bikain egin dugula esatea besterik ez zaigu gelditzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario