sábado, 18 de diciembre de 2010

SARRERA

Kaixo!
Gure blogeko atal honetan tutoretzaren inguruan arituko gara. Horretarako, hiru planteamendu ezberdin egin ditugu. Lehenbizi, guk asmatu dugun tutoretza egoera bat nola aurrera eramango genuken ikus dezakezue, ondoren 30 tutoretza kasu ezberdin ikus daitezke euren helburu, eragile,... ekin eta amaitzeko, tutoretza eta orientabidearen inguruko eskema bat egin dugu eta bertan, hainbat kontzeptu daude azalduta irudiz lagunduta.

viernes, 17 de diciembre de 2010

MAPA KONTZEPTUALA

Gure atalean landu ditugun puntuak hemen beheko helbide honetan dagoen mindomoan ikus ditzakezue.

http://www.mindomo.com/view.htm?m=d30a76da43e043c3b0db3920c4d57b99

Asmatu ditugun tutoretza kasuak

1. KASUA
Deskribapena:
Haur batek eskola ondoan dagoen dendako kristala apurtu du baloiarekin. Dendaria eskolara joan da erreklamazioa egitera eta haurraren irakasleak tutoretza ordura deitu ditu haurra, honen gurasoak eta dendaria.
Parte hartzaileak:
- Kristala apurtu duen haurra.
- Dendaria.                    
-Irakaslea.
-Haurraren gurasoak.

Helburua(k):
-Dendariaren kristal apurketaren ondorioz sortutako gatazka eta sortutako kalteak konpontzea.

Eragilea(k):
-Kristala apurtu duen ikaslea.

2. KASUA

Deskribapena:
Haur bat patio garaian ikasgela batean gauzak gora jaurtitzen ari dela fluoreszentea jo eta hautsi egiten da. Haur honek berak egin duenaren errua beste haur bati leporatzen dio. Irakasleak honen aurrean bi ikasleak zuzendaritzara deitzen ditu kasua argitu ahal izateko denen artean.
Parte hartzaileak:
- Fluoreszentea apurtu duen ikaslea.
- Akusatua izan den ikaslea.
-Irakaslea.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Bi haurren artean sortutako gatazka konpontzea.

Eragilea(k):
-Fluoreszentea apurtu duen haurra.

3. KASUA
Deskribapena:
Haur talde bat komunera joan eta bertako paperarekin jolasean asten dira, hauek busti eta elkarri botatzen dizkiote. Komuna urez beteta eta erabat zikinduta geratzen da. Hauek besterik gabe dagozkien ikasgeletara joaten dira ustez inork ikusiko ez balituzte bezala baina garbitzaileak ikusi egin ditu komunetik ateratzen algaraka eta sartzean egoeraz jabetu da. Zuzendariari ikusitakoaren berri eman dio eta honek ikasleak eta garbitzailea deitu ditu bilera batera.
Parte hartzaileak:
- Komuna zikindu duen haur taldea.
-Garbitzailea.
- Zuzendaria.

Helburua(k):
-Haurren eskolako jarrera hobetzea.
-Garbitzaileenganako errespetua bultzatzea.

Eragilea(k):
-Komuna zikindu duen haur taldea.

4. KASUA
Deskribapena:
 Eskola honetako ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 12:30etara eta arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara da. Udaltzain batek bi haur eskolaz kanpo ikusi ditu eskola ordutegiaren barruan. Honek, hortaz jabetuta, eskolara jo du eta honen berri eman die irakasleei jakinaren gainean egoteko. Ondoren, irakasleak ikasleak deitu ditu tutoretza egiteko.

Parte hartzaileak:
-Ikasleak.
-Irakasleak.

Helburua(k):
-Haurrek eskolako ordutegia betetzea.

Eragilea(k):
-Eskolako ordutegia bete ez duten haurrak.

5.KASUA
Deskribapena:
Ikasle bat patio garaian jolasten ari dela txakur bat sartzen da eskola eremura eta haurrari eraso egiten dio. Jabeak ez du ezer egin txakurra eskola eremura sar ez zedin. Beraz, haur honen gurasoek eskolan kexa bat aurkezten dute. Bilera batera deitzen dituzte txakurraren jabea, haurra, haurraren gurasoak eta haurraren irakaslea.

Parte hartzaileak:
- Ikaslea.
-Txakurraren jabea.
-Haurraren gurasoak.
-Haurraren irakaslea.

Helburua(k):
- Txakurraren jabearen eta kaltetuen (haurra eta gurasoak) arteko gatazka konpontzea
- Honelako kasurik berriro ez egotea.

Eragilea(k):
-Txakurraren jabea.
6. KASUA
Deskribapena:
Ikasle batek izugarrizko igoera eman du bere emaitza akademikoetan. Irakasleak ikaslea eta honen gurasoak ditu tutoretzara ikaslea zoriontzeko eta igoera honen zergatia jakiteko.
Parte hartzaileak:
-Ikaslea.
-Ikaslearen gurasoak.
-Ikaslearen irakaslea.

Helburua(k):
- Haurra motibatzea.

Eragilea(k):
-Ikaslea.

7. KASUA
Deskribapena:
Klase batean bullying egoera bat dagoela ohartu da irakasle bat. Bullying-a jasaten duen ikaslearen irakaslea jakinaren gainean jarri du eta azken honek tutoretzara deitu ditu ikasle guztiak eta egoeraz ohartu den irakaslea. 

Parte hartzaileak:
-Bullyinga jasan duen ikaslea.
-Bullynga egin duten ikasleak.
-Bullynga jasan duen ikaslearen irakaslea.
-Egoeraz ohartu den irakaslea.

Helburua(k):
-Haurrak jasaten duen egoera hau konpontzea.
-Honelako egoerak berriro ez gertatzea.
Eragilea(k):
Bullyinga egin duten ikasleak.

8. KASUA
Deskribapena:
Irakasle bati kurtso amaieran futbol txapelketa bat egitea otu zaio. Eskolako ikasle zaharrenei laguntza eskatu die hau antolatzeko eta badirudi parte hartzea handia izango dela. Txapelketa ondo ateratzeko asmoarekin hainbat tutoretza egingo dituzte ikasleek irakaslearekin eta hainbat lorpen izango dituzte.

Parte hartzaileak:
-Txapelketa egitea pentsatu duen irakaslea.
-Txapelketa antolatzen lagunduko dioten ikasleak.

Helburua(k):
- Txapelketa antolatzea.

Eragilea(k):
-Txapelketa antolatu nahi duen irakaslea.


9. KASUA
Deskribapena:
Ingeleseko irakaslea lanean hasi berria da, oso gaztea da eta oraindik ez dauka esperientziarik. Ikasleak honetaz segituan ohartu dira eta irakasle honen klaseetan nahi duten guztia egiten dute. Gaur, zuzendaria ohar batzuk banatzera joan da klase honetara eta bertan izugarrizko iskanbila zegoela ikusi du. Egoera argitu eta konpontzeko asmotan, bilera egitea erabaki dute zuzendariak, ikasketa buruak eta ingeleseko irakasleak.

Parte hartzaileak:
-Ingeleseko irakaslea.
-Zuzendaria.
-Ikasketa burua.

Helburua(k):
-Ingeleseko klaseetan ematen den egoera konpontzea.

Eragilea(k):
-Ingeleseko irakaslea.

10. KASUA
Deskribapena:
Gaur, ikasleak beraien irakaslearekin klasean zeudela, aita bat bertan sartu da irakaslearen azalpenak moztuz eta izugarri aztoratuta. Irakaslea ikasgelatik atera da gurasoarekin hitz egiteko asmotan eta esan dio hori ez dela arazoak konpontzeko modua. Gurasoak oraindik aztoratuta jarraitzen zuenez, etxera joateko esan dio eta arratsaldean bueltatzeko esan dio bilera bat egingo dutela esanez.
Parte hartzaileak:
-Aztoratutako gurasoa.
-Irakaslea.

Helburua(k):
-Gurasoaren kexak entzutea.

Eragilea(k):
-Aztoratutako gurasoa.

11. KASUA
Deskribapena:
Irakasle batek eskolako materiala lapurtzen duela konturatu da beste irakasle bat. Azken honek zuzendaria jakinaren gainean jarri du eta bilera egitea pentsatu dute zuzendariak eta bi irakasleek.

Parte hartzaileak:
-Zuzendaria
-Eskolako materiala lapurtu duen irakaslea.
-Lapurra harrapatu duen irakaslea.

Helburua(k):
-Egoera konpontzea.
-Berriro honelakorik ez gertatzea.

Eragilea(k):
-Materiala lapurtu duen irakaslea.

12. KASUA
Deskribapena:
Haur bat jolas garaian negarrez ari zela ikusi du irakasleak, eta honen amaieran ea zer gertatzen zaion galdetu dio. Haurrak esan dio aita eta ama azkenaldian beti haserre dabiltzala, eta berari ez diotela kasu egiten. Hau konpontzekotan, irakasleak bi gurasoak bilerara deitu ditu beraien arteko arazoak haurrari eraginik izan ez dezatela esateko.

Parte hartzaileak:
-Haurraren gurasoak.
-Haurraren irakaslea.

Helburua(k):
-Gurasoek dituzten liskarrek haurrari ahalik eta gutxien eragitea.

Eragilea(k):
-Haurraren gurasoak.

13. KASUA
Deskribapena:
Gero eta haur gehiago etortzen dira eskolara bizikletaz, eta eskolak ez dauka bizikletak uzteko leku egokiturik. Denak elkarren gainean jartzen dituzte eta etxera joateko orduan iskanbilak sortzen dira norberak bere bizikleta hartzerakoan. Irakasle batek, egoeraz nazkatuta, bilerara deitu ditu irakasle guztiak egoera konpontzeko asmoarekin.

Parte hartzaileak:
-Irakasle guztiak.

Helburua(k):
-Bizikletak hartzeko garaian ikasleen artean egon daitezkeen liskarrak ekiditea.

Eragilea(k):
-Beste irakasleak bilerara deitu dituen irakaslea.

14. KASUA
Deskribapena:
Irakasle bat zorrotzegia dela esanez ikasle asko joan dira zuzendariarengana azken aldian. Baina gaur ikasle bat joan zaio jada irakasle honekin arazo handiak sortzen ari direla esanez. Berari ez dizkiola galderak erantzuten eta zerbait gaizki egiten duenean izugarrizko errietak botatzen dizkiola esan du irakasle honek. Ikasle hau eta irakaslea tutoretzara deitu ditu zuzendariak.

Parte hartzaileak:
-Irakasle zorrotza.
-Irakaslearekin erlazio txarra duen ikaslea.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Irakaslearen eta haurraren arteko erlazioa hobetzea.
-Beste haurren kexei buruz irakaslearekin hitz egitea.

Eragilea(k):
-Erlazio txarra duten ikaslea eta irakaslea.
-Zuzendaria

15. KASUA
Deskribapena:
Irakasle batek bi haur eraman ditu zuzendariarengana. Irakasleak baloi bat dauka eskuetan eta bi ikasleek diote baloia berarena dela. Zuzendariak bihar jolas garaian bere bulegotik pasatzeko esan die eta baloiaren jabetza norena den argitzekotan gelditu dira. Bitartean baloia zuzendariaren bulegoan gelditu da.

Parte hartzaileak:
-Zuzendaria.
-Bi ikasleak.

Helburua(k):
-Baloiaren jabetza argitzea.
Eragilea(k):
-Bi ikasleak.

16. KASUA
Deskribapena:
Haur talde batek iskanbila handia sortu du gaur eskolako liburutegian eta haur hauen irakasleak tutoretzara deitu ditu ikasle hauek eta liburutegiko zaindaria.

Parte hartzaileak:
-Irakaslea.
-Haur talde iskanbilatsua.
-Liburutegiko zaindaria.

Helburua(k):
-Gaurkoa bezalako egoerak berriro ez gertatzea

Eragilea(k):
-Haur talde iskanbilatsua.

17. KASUA
Deskribapena:
Ikasle batek zapaburuak eraman ditu gaur klasera eta maskota moduan edukiko dituztela esan du. Irakasleak esan dio hau ez dela posible eta orain ez dakite zer egin animaliekin. Irakasleak haur hau tutoretzara deitu du zer egin erabakitzeko.

Parte hartzaileak:
-Zapaburuak eskolara eraman dituen haurra.
-Haurraren irakaslea.

Helburua(k):
-Zapaburuekin zer egin erabakitzea.
-Berriro horrelakorik ez gertatzea.

Eragilea(k):
-Zapaburuak eskolara eraman dituen haurra.

18. KASUA
Deskribapena:
Eskolako jantokian ogia elkarri botatzen aritu dira ikasleak. Honegatik, jantokiko zaindariak zigortu egin ditu eta lurra garbitzeko agindu die. Zuzendariari hau ez zaio egokia iruditu, pedagogikoki ez baitzaio egokia erabiltzen zigorrak erabiltzea. Bilerara deitu du jantokiko zuzendaria, haurrak hezteko metodologia adosteko asmotan.

Parte hartzaileak:
-Jantokiko zaindaria.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Haurrak hezteko metodo pedagogikoa erabakitzea.

Eragilea(k):
-Jantokiko zaindaria.
-Zuzendaria.

19. KASUA
Deskribapena:
Ikasle batek arazo handiak ditu zer ikasiko duen erabakitzeko eta orientatzailearengana hainbat alditan joan da laguntza eskatzera. Orientatzaileak ez du lortzen ikaslearentzako aukera egokiena asmatzea eta zuzendariak biak tutoretzara deitu ditu hiruen artean aukera egokien asmatzeko asmotan.

Parte hartzaileak:
-Orientatzailea.
-Zuzendaria.
-Zer  ikasi ez dakien ikaslea.

Helburua(k):
-Ikasleari zer ikasi erabakitzen laguntzea.

Eragilea(k):
-Ikaslea

20. KASUA
Deskribapena:
Haur batzuk baloiarekin jolasean ibili dira eskola barruan eta leiho bat apurtu dute baloiarekin. Dena kristalez josita gelditu da eta jolasean ibili ez den haur batek ebaki bat egin du belaunean lurrean esertzera zihoala. Irakasleak jolasean ibili diren haurrak eta min hartu duen haurra tutoretzara deitu ditu zer gertatu den argitzeko.

Parte hartzaileak:
-Irakaslea.
-Jolasean ibili den haur taldea.
-Min hartu duen haurra.

Helburua(k):
-Gertatu dena argitzea.
-Honelakorik berriro ez gertatzea.

Eragilea(k):
-Jolasean ibili den haur taldea.

21. KASUA

Deskribapena:
Zuzendaria liburutegira joan da aldizkari baten bila eta ikasle bat liburutegiko zaindariari liburuak ordenatzen laguntzen ari zitzaiola ikusi du. Bere bulegora deitu du ikasle hau egindako lanagatik eskerrak emateko eta hilabeteko ikasle onenaren saria emateko.

Parte hartzaileak:
-Ikasle zintzoa
-Zuzendaria

Helburua(k):
-Ikaslea saritzea.
-Ikaslea motibatzea honelako jarrerarekin jarraitzeko.

Eragilea(k):
-Ikasle zintzoa.

22. KASUA

Deskribapena:
Ikasle bat bere ikaskideei ikasten laguntzen aritzen da arratsaldeetan eta klaseko giroa hobetzen laguntzen du. Irakasleak tutoretzara deitu du ikasle hau egindako lanagatik zoriontzeko eta horrela jarraitzera motibatzeko. Beste ikasleei esan die berdina egin behar luketela, norberak dakienarekin besteei laguntzeko.

Parte hartzaileak:
-Ikaskideei laguntzen dien ikaslea.
-Irakaslea.

Helburua(k):
-Ikaslea motibatzea horrela jarraitzeko.
-Beste ikasleak ere elkarri laguntzen hastea.

Eragilea(k):
-Ikaskideei laguntzen dien ikaslea.

23. KASUA
Deskribapena:
Haur batek ez du eskolara joan nahi izaten eta ama berarekin joaten da ikasgelaraino. Gaur haurra negarrez hasi da amari ez joateko esanez.  Amari pena handia eman dio eta irakasleari galdetua dio ea bazeukan ikasgelan gelditzea klasea ematen zuen bitartean. Irakasleak esan dio hau ezinezkoa dela eta tutoretzara deitu du gaiari buruz hitz egiteko.

Parte hartzaileak:
-Haurraren gurasoa.
-Haurraren irakaslea.

Helburua(k):
-Amari esatea haurrari autonomia gehiago eman behar diola eta ezin duela klasean egon irakaslearen lana oztopatzen duelako.

Eragilea(k):
-Haurraren ama.

24. KASUA

Deskribapena:
Ikasle berri bat dago eskolan. Kanpotarra da eta herri txiki batera etorri da bizitzera. Ikasleek ez daukate ikuspegi ona kanpotarrez, etxean horrela irakatsi dietelako. Klasean ez da ongi etorria izan haur hau eta beste ikasleek ez diote aukerarik eman beraien artean integratzeko. Irakasleak tutoretzara deitu ditu ikasle guztiak.

Parte hartzaileak:
-Kanpotarrak atsegin ez dituzten ikasleak.
-Ikasle kanpotarra.
-Irakaslea.

Helburua(k):
-Ikasle kanpotarra eskolan integratzea.
-Ikasleen ikuspegi arrazista aldatzea.

Eragilea(k):
-Ikasle arrazistak.

25. KASUA

Deskribapena:
Jolas garaian futbolean zebiltzala liskarra sortu da bi ikasleren artean eta azkenean burrukan hasi dira. Irakasleak tutoretzara deitu ditu bi ikasle hauek eta zuzendariari ere bertan egoteko eskatu dio.

Parte hartzaileak:
-Burrukan aritu diren ikasleak
-Irakaslea.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Bi ikasleen artean egon den liskarra konpontzea.
-Haurrei biolentzia ez dela erabili behar irakastea.

Eragilea(k):
-Liskarrean aritu diren ikasleak.

26. KASUA
Deskribapena:
Zuzendaria ohartu da informatikako klaseetan ikasleak “tuenti” deituriko sare sozialean ibiltzen direla. Onek irakasleari arreta gutxiago jartzea dakar eta egoera konpontzeko ikasleak eta informatikako irakaslea tutoretzara deitu ditu.

Parte hartzaileak:
-Informatikako irakaslea.
-Zuzendaria.
-Ikasleak.

Helburua(k):
-Egoera konpontzea.
-Irakasleari esatea arreta gehiago jarri behar duela ea haurrek zer egiten duten.

Eragilea(k):
-Ikasleak.

27. KASUA
Deskribapena:
Arratsaldean eskolako garbitzailea psikomotrizitateko gela txukuntzen ari zela, koltxonetak apurtuta daudela ohartu da eta zuzendaria jakinaren gainean jarri du. Azken honek tutoretzara deitu ditu garbitzailea eta azken aldiz koltxonetak erabili dituzten ikasle taldea.

Parte hartzaileak:
-Garbitzailea.
-Ikasleak.
-Zuzendaria.

Helburua(k):
-Koltxonetak nork apurtu dituen jakitea.
-Horrelakorik berriro ez gertatzea.

Eragilea(k):
-Ikasleak.

28. KASUA

Deskribapena:
Bi irakasleren arteko harremana ez da batere ona, irakasteko duten modua ez baita batere berdina. Zuzendariak dio bi irakasle hauen arteko harremanak eragina duela ikasleen errendimenduan eta arazoa konpontzeko asmotan tutoretzara deitu ditu bi irakasle hauek.

Parte hartzaileak:
-Zuzendaria.
-Erlazio txarra duten irakasleak.

Helburua(k):
-Irakasleen arteko harremana hobetzea.

Eragilea(k):
-Erlazio txarra duten irakasleak.

29. KASUA

Deskribapena:
Ikasle batek mugikorra eramaten du eskolara eta ez du tonu gabe jartzen. Oso maiz jotzen dio mugikorrak klase orduan eta irakasleak aspertuta daude egoerarekin. Bere irakasleak tutoretzara deitu du honi buruz hitz egiteko.
Parte hartzaileak:
-Eskolara mugikorra eramaten duen ikaslea.
-Irakaslea

Helburua(k):
-Ikasleak mugikorra itzaltzea klasean dagoenean.

Eragilea(k):
-Eskolara mugikorra eramaten duen ikaslea.

30. KASUA
Deskribapena:
Bi ikasle bikiak dira eta ikasgela berdinean daude. Liskar asko izaten dituzte elkarrekin eta honek beraien eta beste ikasleen kontzentratzeko gaitasunean eragina du. Irakasleak hauen gurasoak eta ikasleak tutoretzara deitu ditu egoera konpontzeko.

Parte hartzaileak:
-Bikiak.
-Bikien gurasoak.
-Bikien irakaslea.

Helburua(k):
-Bikien arteko erlazioa hobetzea.

Eragilea(k):
-Ikasle bikiak.

Asmatu dugun tutoretza kasu bat garatuta

Deskribapena:

Kurtsoa amaieran da dagoeneko eta hau ospatzeko,  Iker izeneko irakasleak zerbait berezia egitea pentsatu du. Buruari bueltak ematen aritu ondoren hainbat ideia otu zaizkio. Oso ideia egokia eta haurrentzat erakargarria iruditu zaio ikasle eta irakasleen artean futbol txapelketa bat egitearena. Hau aurrera eramateko, lehenik beste irakasleekin hitz egin du beraien iritziak jakiteko. Nahiz eta irakasle batzuei ez dien grazi zipitzik ere egin, lau irakasleri ideia ona iruditu zaie eta plana aurrera eramateko adostasunean agertu dira, baina dena antolatzearen ardura Ikerren gain utzi dute.
Gauzak honela, Ikerrek eskolako ikasle zaharrenak tutoretza bat egitera gonbidatu ditu. Haurrak Ikerrengana joan direnean, oso pozik gelditu dira honek kontatu dienarekin, eta beraien laguntza eskaintzeko prest agertu dira. Ikasleek eskolan zehar zabaldu dute futbol txapelketa egitearen ideia eta jendeak parte har dezan animatu dituzte. Badirudi txapelketa arrakastatsua izango dela parte hartzaile kopuruaren aldetik, eta beraz ideiarekin aurrera jarraitzea erabaki dute.
Honela, beste behin gelditu dira Iker eta ikasleak eginkizunak (taldeak egin, sariak erabaki etab.) banatu eta lanean hasteko. Ikasleak taldeak egiteaz arduratu dira eta Iker berriz sariak aukeratu eta lortzeaz. Zeregin hauek egiteko orduan, Ikerrek askotan gelditu behar izan du haurrekin, dena ondo zihoala ziurtatzeko eta berak bere aldetik egindako aurrerapenak jakinarazteko.
Egindako tutoretza ordu hauen ondorioz, irakasle eta ikasleen arteko harremana asko sakondu dela ikus daiteke, nahiz eta hasiera batean helburua ez zen harreman hau estutzea, orain elkarlanean ari dira eta elkarrengandik gertuago sentitzen dira. Futbol txapelketa oso ondo atera zen, ikasleak elkarrekin jolasean aritu ziren, baita normalean parte hartzen ez dutenak ere. Gainera, denek ondo pasatu zuten eta kurtsoari amaiera polit bat eman zioten eta guri garrantzitsuena iruditzen zaigun beste lorpen bat ere eman zen, irakasle eta ikasleen arteko harremana estutzea alegia. Azken honek haurren emaitza akademikoetan eragina izan dezakeela uste dugu, tutoretza hauei esker lortutako konfiantzagatik, erosoago sentituko baitira klasean eta galderak egiteko erraztasun handiagoak izango baitituzte.  Azkenik, aipatzeko esan behar dugu tutoretza ez dela gauza txarretarako bakarrik egin behar, kasu honetan ikusi dugun bezala, denek ondo pasa dute eta gainera irakasle eta ikasleen arteko harremana estutzeko balio izan du.

Eragilea(k):
-          Iker

Parte hartzaileak:
Irakasleak:
-          Iker
-          Jon
-          Igor
-          Ander
-          Arantxa

Ikasleak: 6. mailakoak
-          Mikel
-          Ainhoa
-          Saioa
-          Sandra
-          Lander
-          Aitor
-          Lide
-          Itsaso
-          Xabier
-          Eneritz
-          Marta

Helburuak:
Hasiera batean, kurtso amaiera ospatzeko zerbait berezia egitea zen tutoretza egitearen arrazoia. Baina kasuaren garapenean ikusiko dugun bezala, helburu hauez gain beste hainbat lorpen egon dira.

Lorpenak:
-          Kurtso amaiera ospatzeko zerbait berezia egitea.
-          Ikasle guztiek, normalean  ekintzetan parte hartzen ez dutenek ere, parte hartu eta ondo pasatzea.
-          Ikasle eta irakasleen arteko harremana estutzea.

jueves, 16 de diciembre de 2010

Gure lana ebaluatzeko errubrikak

Mindomoarentzako errubrika:


Bikain
Oso ongi
Ongi
Nahikoa
Gutxi
Testuetako informazioa agertu eta argi ulertzea
Testuetako informazio guztia bere osotasunean agertzen da
Testuetako informazio gehiena agertzen da baina ez osotasunean
Testuetako informazio nagusia
agertzen da
Testuetako informazio nagusia falta da    
Ez dago informazio argirik
Irudiak
Irudiak agertzen dira eta erlazioa dute idatzitakoarekin
Irudiak agertzen dira baina batzuk ez dute erlaziorik idatzitakoarekin
Irudiak agertzen dira baina ez dute erlaziorik idatzitakoarekin
Irudi batzuk agertzen dira baina ez dute erlaziorik idatzitakoarekin
Ez dago irudirik
Informazioa eskematizatuta dago (ez testu moduan) eta antolatuta dago
Informazioa ondo eskematizatuta eta antolatuta dago
Informazioa ondo antolatuta dago eta  gehiena eskematizatuta, baina kasu gutxi batzuetan testu moduan ere agertzen da
Kasu batzuetan informazioa antolatu gabe ikus dezakegu eta hainbat kasutan informazioa testu moduan agertzen da
Hainbat kasutan Informazioa antolatu gabe ikusi dezakegu, baita testu moduan ere
Informazioa testu moduan agertzen da eta ez dago ondo antolatuta

Asmatu ditugun tutoretza kasuak ebaluatzeko errubrika:


Bikain
Oso Ongi
Ongi
Nahikoa
Gutxi
Pertsonaiak zehaztuta egotea
Pertsonai guztiak identifikatzen dira eta  beraien zeregina zehaztuta dago.
Pertsonaiak identifikatzen dira baina ez dago argi beraien zeregina.
Pertsonaia batzuk identifikatzen dira eta ez dakigu zein den guztien zeregina.
Pertsonaia batzuk identifikatzen dira eta ez dakigu zein zeregin duten.
Ez dira pertsonaiak identifikatzen eta ez dakigu zein zeregin duten.
Egoera modu argi eta sinplean, ondo ulertzeko moduan, azaltzea.
Egoera modu argi eta sinplean azalduta dago.
Egoera zein den ondo ulertzen da baina zenbait aspektu ez daude argi.
Egoera ulertzen da baina ez dakizkigu zein diren egoeraren eragileak eta helburuak.
Oinarrizko kontzeptuak ulertzen dira baina egoera zein den ez dago argi eta ezta egoeraren eragileak eta helburuak zein diren ere.
Egoera ez da ulertzen.
Asmatutako kasu kopurua
25  edo gehiago
20- 25
15-20
10-15
0-10


Garatu dugun tutoretza kasua ebaluatzeko errubrika:


Bikain
Oso ongi
Ongi
Nahiko
Gutxi
Helburuak zein diren ondo ulertzen da
Helburuak zein diren ikusten da eta hauek lortzeko dinamika zein den ikusten da.
Helburuak zein diren ikusten da, baina ez dago garbi zein dinamika erabili den hauek lortzeko.
Helburu batzuk ikusten dira eta hauek lortzeko erabilitako dinamika zein den ikusten da.
Helburu batzuk ikusten dira baina hauek lortzeko dinamika zein den ez da ikusten.
Ez da helbururik ikusten.
Partehartzaileek duten jarrera eta hau nola bideratzen den ikusten da
Partehartzaileek zein jarrera duten ondo azalduta dago eta hauek bideratzeko erabilitako dinamika ere ikusten da.
Partehartzaileen jarrera ikusten da, baina ez dago garbi zein dinamika erabili den hauek bideratzeko.
Partehartzaileen jarrera batzuk ikusten dira eta hauek bideratzeko erabilitako dinamika ikusten da.
Partehartzaileen jarrera batzuk ikusten dira baina hauek bideratzeko erabilitako dinamika ez da ikusten.
Ez dira partehartzaileen jarrerak zein diren ikusten.
Kasua ulergarria da eta modu egokian azalduta dago
Kasua zein den ulertzen da.
Kasuko aspektu gehienak ulertzen dira.
Kasuko aspektu batzuk ulertzen dira, nahiz eta beste batzuk ez diren ulertzen.
Kasuko oso aspektu gutxi ulertzen dira.
Ez da ulertzen kasua nondik nora doan.

TUTORETZA PLANA ETA ORIENTABIDEAK

Jarraian duzuen linkean sakatuz gero, tutoretza plana eta orientabidearen mapa kontzeptual bat ikus dezakezue, eta lagungarri gisa, hainbat irudi erantsi dizkiogu.

http://www.mindomo.com/view.htm?m=9a6eb69c88b1456abcffc34af71cae3f

miércoles, 15 de diciembre de 2010

autoebaluazioa

Hasteko, esan beharra daukagu, asignatura honetako azken lana izanik, asko ikasi dugula lauhilekoan zehar, eta asko gustatu zaigula bloga erabiltzearen metodologia hau. Lanak modu praktikoan egiten genituenez eta bloga gure esku zegoenez, gustura egiten genuen lan eta landu ditugun gaiak hobeto ikasi ditugu modu honetan.

Azken atal honi dagokionez, lan handia egin dugula eta asko saiatu garela esan behar dugu, lauhilekoan zehar ikasi duguna aprobetxatuz. Oso gustura geditu gara egin dugun lanarekin, eta esan behar dugu oso egokia iruditu zaigula gure lana baloratzeko errubrikak egitea, modu honetan bagenekielako zein zen gure helburua. Gainera, autoebaluazioa egiteko orduan, egin genituen hainbat akats ikusi eta zuzendu ahal izan dugu. Orain, azken atal honetan genituen eginkizunen autoebaluazioa egingo dugu banan banan.



Gure mindomoa baloratzen hasten bagara ikusi dezakegu testuetako informazio guzti guztia agertzen ez bada ere, gehiena bertan dagoela eta gainera irudiak dituela eskemak. Irudi hauek erlazioa dute testuan esaten denarekin eta amaitzeko, esan behar da informazioa eskematizatuta eta modu argian azaltzen dela. Beraz, eskema bikain dagoela uste dugu.

Asmatu ditugun kasuei dagokienez, kasu kantitate handia asmatu dugula uste dugu, tutoretza egiteko dauden arrazoi motak ezberdinak izan daitezkeela frogatzeko. Gainera, nahiko barietate handiko kasuak egin ditugu eta banan banan jarri ditugu kasu bakoitzaren deskribapena, parte hartzaileak, helburuak eta eragileak. Amaitzeko, esan behar dugu pertsonaiak zehaztu ditugula eta hauen zeregina zein den ere esan dugula, eta egoera modu argi eta sinplean, ondo ulertzeko moduan, azalduta dagoela. Ondorioz, tutoretza kasuak asmatzen egin dugun lana ere bikain egin dugula esan behar dugu.

Azkenik, garatu dugun tutoretza kasuari dagokionez, esan behar dugu helburuak zein diren ulertzen dela. Gainera, parte hartzaileek duten jarrera zein den ikusten da eta kasua ulergarria da, modu egokian azalduta egoteaz gain. Aipatu behar dugu, asmatu dugun kasu originalenetako bat hartu dugula garatzeko eta honek hainbat ondoriotara eraman gaitu. Alde batetik, iruditu zaigu tutoretza ez dela ikasleei errieta egiteko soilik izan behar, eta beste hainbat arrazoi daudela ikasleekin bilera bat egiteko, gure kasuan bezala, futbol txapelketa bat antolatzeko. Bestalde, irakasle eta ikasleen arteko harremana hobetzeko balio dezake, gure kasuan hasierako helburua futbol txapeleta antolatza bazen ere, beste hainbat lorpen ere izan dituzte eta hauetako bat irakasle eta ikasleen arteko harremana estutzea da. Guzti hau esanda, lan hau ere bikain egin dugula esatea besterik ez zaigu gelditzen.

viernes, 26 de noviembre de 2010

SARRERA

4. Atal honetan kasua erreferentziatzat hartuta lege bat, bi galdera eta hiru ekarpen egingo ditugu. Hain zuzen ere, hauek izango dira:
-Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasun legea (2005)
-Eskola mistoek hezkidetza bultzatu eta sexismoa baztertu al dute?
-Zergaitik da heziketa banandua hobea?
-Eskola mistoetan ikastearen abantailak
-Eskola mistoetan sexismoa ematen da ala ez
-Eskola mistoetan mutilak eta neskak berdin tratatzen al dituzte?

MAPA KONTZEPTUALA

Ondorengo mapa kontzeptualean aztertuko ditugun puntuak azalduko dizkizuegu.

http://www.mindomo.com/view.htm?m=176de69fc6084e58a19cbd24c08130a5

ESKOLA MISTOETAN NESKAK ETA MUTILAK BERDIN TRATATZEN AL DITUZTE?

Nahiz eta gaur egunean berdintasuna asko bultzatzen den eta eskolan bertan ere berdintasuna askotan azpimarratzen den eta erakusten den, neska eta mutilak berdinak garela esan, eskola mistoetan ezberdintasunak nabariak dira bi generoen artean. Ezberdintasun hauek gehienbat kirol arloan notatzen dira. Askotan ikusi dugun eta bizi izan dugun irudia da frontoi batean aurreko aldean mutilak pelotan jolasten eta neskak atzean frontoi laurden batean jolasten. Edota jolasen bat egiterako orduan neskak alde batetik eta mutilak beste alde batetik jartzea. Nahiz eta neska eta mutilek ezberdintasun fisiko batzuk eduki, askotan ezberdintasun hauek puztu egiten dira eta behar baino garrantzi gehiago ematen zaie.
Honez gain, mutil askoren iritziz askotan bronka botatzerako orduan zerbait gaizki eginez gero, mutilak eta neskak ez dituzte berdin tratatzen. Askoren ustez, mutilekin gogorragoak izaten dira izan ere, orokorrean umetan neskak baino aktiboagoak dira eta arazo gehiago sortzen dituzte klasean. Baina hau ez da guztiekin gertatzen, izan ere, kiroletatik kanpo gainontzeko klaseetan ez dago kirolean bezalako desberdintasun fisikorik. Hala ere, bada beste une bat asko notatzen dena ezberdintasuna. Berau, pisuren bat mugitzeko edo jasotzeko orduan da. Norbaiti laguntza eskatu behar bazaio beti normalean mutilei esaten zaie.
Gure ustez, ez litzateke hainbesteko ezberdinketa eman behar nesken eta mutilen artean. Izan ere, kirol arlotik kanpora ez baitago ezberdintasunik nesken eta mutilen artean. Hala ere, batzuetan nahigabe bada ere gure gizartea horrela dagoenez antolatuta ez dira berdin tratatzen neskak eta mutilak.