viernes, 26 de noviembre de 2010

ESKOLA MISTOETAN NESKAK ETA MUTILAK BERDIN TRATATZEN AL DITUZTE?

Nahiz eta gaur egunean berdintasuna asko bultzatzen den eta eskolan bertan ere berdintasuna askotan azpimarratzen den eta erakusten den, neska eta mutilak berdinak garela esan, eskola mistoetan ezberdintasunak nabariak dira bi generoen artean. Ezberdintasun hauek gehienbat kirol arloan notatzen dira. Askotan ikusi dugun eta bizi izan dugun irudia da frontoi batean aurreko aldean mutilak pelotan jolasten eta neskak atzean frontoi laurden batean jolasten. Edota jolasen bat egiterako orduan neskak alde batetik eta mutilak beste alde batetik jartzea. Nahiz eta neska eta mutilek ezberdintasun fisiko batzuk eduki, askotan ezberdintasun hauek puztu egiten dira eta behar baino garrantzi gehiago ematen zaie.
Honez gain, mutil askoren iritziz askotan bronka botatzerako orduan zerbait gaizki eginez gero, mutilak eta neskak ez dituzte berdin tratatzen. Askoren ustez, mutilekin gogorragoak izaten dira izan ere, orokorrean umetan neskak baino aktiboagoak dira eta arazo gehiago sortzen dituzte klasean. Baina hau ez da guztiekin gertatzen, izan ere, kiroletatik kanpo gainontzeko klaseetan ez dago kirolean bezalako desberdintasun fisikorik. Hala ere, bada beste une bat asko notatzen dena ezberdintasuna. Berau, pisuren bat mugitzeko edo jasotzeko orduan da. Norbaiti laguntza eskatu behar bazaio beti normalean mutilei esaten zaie.
Gure ustez, ez litzateke hainbesteko ezberdinketa eman behar nesken eta mutilen artean. Izan ere, kirol arlotik kanpora ez baitago ezberdintasunik nesken eta mutilen artean. Hala ere, batzuetan nahigabe bada ere gure gizartea horrela dagoenez antolatuta ez dira berdin tratatzen neskak eta mutilak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario