
Soziologoen lehenengo kezka izan da haur hauek gizartean barneratzea izan da, baina ezin izan dute lortu. Gizakiok badugu adin bat gauzak egiten ikasteko, aldi kritikoa deitzen zaiona, adibidez hitz egiten ikasteko aldi kritikoa sei urterainokoa da. Behin adin hau pasata haur batek ez badu ikasi hitz egiten, jada ez du lortuko beste pertsonen moduan ondo ikastea. Honegatik, hezkuntzarik jaso ez duten haur hauek ez dakizkite gizarte batean bizitzeko behar diren trebetasunak eta baloreak.
Haur hauen garapena ez dela normala izan ikusita, begira diezaiogun orain etorkizunari. Hauen etorkizuna ez da batere xamurra, gizartean ez baitaude integratuta eta beti norbaiten laguntza behar dute. Aurrerapauso handiak eman arren, inoiz ez dute heziketa normala jaso duten pertsonak bezala jokatzen eta beraien desioa gizartetik ateratzea izaten da. Haur hauek ez dute egoera honetan bizitzeko ezer egin, kulpa guztia gurasoena da eta gure ustez gogor zigortu behar litzateke beraien seme-alabei heziketa jasotzeko aukerarik ez ematea.
Hasieran jartzen duzuenenan "Jakina" KONTUZ holako kontuekin... adibidez HomeSchooling fenomenoa honen kontra doa.
ResponderEliminarEz egin horrelako adierazpenik. Errazago eta egokiago litzateke "Askok uste duten bezala "haur batek heziketa egokia izan dezan beharrezkoa da hezkuntza formala".
Gauza bera bukaeran. "gogor zigortu behar litzateke beraien seme-alabei heziketa jasotzeko aukerarik ez ematea" ze heziketa mota? zuek uste duzuena, beste bat, gurasoek nahi dutena?... ezin da ideia ona hezkuntzan "kafe para todos" eredua jarraitzea.
Aurrera !!!