viernes, 12 de noviembre de 2010

AUTOESTIMA BAXUA DUEN IRAKASLE BATEK DUEN ERAGINA IKASLEENGAN

Askotan, irakasle askok autoestima arazoak edo depresio arazoak izaten dituzte eta gaur egunean, gero eta gehiago entzuten dira mota honetako arazoak. Horrelako kasuek, izugarrizko eragina dute ikaleen garapen pertsonalean. Izan ere, irakaslea eredu baita haurrentzat eta oso garrantzitsua baita irakasleak duen konportamentua klasean zein berak erakusten duen segurtasuna klasea ematerako orduan.

Irakasle batek autoestima arazoak izanez gero, ikasleek berehala igartzen dute eta honek eragina izan dezake euren garapen pertsonalean. Gainera gaur egungo gizarte honetan geroz eta gehiago izaten dira mota honetako arazoak eta irkasle askok lana utzi behar izaten dute.
Irakasleek autoestim baxua izatea hainbat faktoreren ondorioz izan daiteke eta horietako bat, beldurra da. Beldurra ikasleen aurrean jarri eta zuk bakarrik ikasgela oso baten kargu egin beharraz eta ikasleek esango dizutenaz beldurra. Horrelako gauzak, hasieran oso normalak dira baina denboraren poderioz gainditu egiten dira.

Gure ustez, mota honetako arazoak dituzten irakasleei laguntza berezi bat eman beharko litzaieke beldur hori gainditu ahal izateko, ikasleak berehala ohartzen baitira irakaslearen sentipenez eta horrelakorik gertatu aurretik arazoa konpontzea komeni baita. Ezinbestekoa iruditzen zaigu irakasleak ziurtasuna erakustea ikasleen aurrean euren garapen pertsonalean ez eragiteko.

1 comentario:

  1. Askoz gehiago espero da garai honetako ekarpen batean !!!! Kontuz hainbeste "topiko" erabiltzearekin. Askoz gehiago sakontzeko gaitasuna duzue !!! mesedez zuen ahalmenak martxan jarri !!!!

    Aurrera ...

    ResponderEliminar