viernes, 12 de noviembre de 2010

ETORKIN BATEN GARAPEN PERTSONALA

Pertsona baten garapen pertsonalean hainbat faktorek eragiten dute eta horietako faktore garrantzitsu bat honakoa da: Etorkina izan, hau da kultura ezberdin batekoa edo bertakoa izan eta zeure kultura nagusi den toki batean bizi.
Etorkin askok, arazoak izaten dituzte gizartean integratzeko orduan. Are eta gehiago ez badira nahiko gaztetatik bertan bizi. Hau da, 4 urte dituenetik bertan bizi den haur bat eta 12-13 urterekin etorritako beste bat ez dira berdin integratuko. 4 urterekin etorritako haurrari normalean behintzat gutxiago kostako zaio, txikitatik hemengo hizkuntza ikasten hasiko baita eta komunikatzeko arazo gutxiago izango baititu. 12-13 urteko haurrari aldiz, hemengo hizkuntza ikastea gehiago kostako zaio, bere ama hizkuntza nahiko garatua izango duelako eta honek autoestima arazoak ekarri dakioke haurrari. Gainera, hizkuntza ondo ez menperatzearen ondorioz, baztertuta sentitu daiteke haurra eta honek ere autoestima arazoak ekarri diezazkioke.
Horrelako gauzen ondorioz, garapenean arazoak eduki ditzake haurrak eta horren ondorioz etorkizunean ere bai. Adibidez, lana topatzerako orduan, hizkuntza arazoak izanez gero, asko kostako zaio lan bat aurkitzea.
Gure ustez, etorkinei laguntza bat eman beharko litzaieke bai hizkuntza aldetik eta baita integratzerako orduan ere. Izan ere, gaur egun hizkuntza bat ikastea ez da dohain dagoen zerbait eta honen ondorioz, askok ez dute euskara ikasteko aukerarik. Horregatik etorkinei dohain irakatsi beharko zitzaiela uste dugu eta aukera bat eman gure hizkuntza ikasteko.
Ekarpen hau egiterako orduan "Immigrazioa Euskal herrian" izeneko liburua erabili dugu. Hau, lau egilez osatuta dago: Xabier Aierdi, Pedro Albite, Amelia Barquin eta Ricard Zapata-Barrero. Beraz, gehiago jakin nahi baduzue gai honen inguruan bertan aurki dezakezue informazioa.

1 comentario: