viernes, 12 de noviembre de 2010

Nola hobetu dezake irakasle batek haur baten autoestima?

Autoestimatzea, norberak bere burua maitatzea da, hau da, autoestima gutxi edukitzea norberak bere burua gutxi maitatzea da eta autoestima handia edukitzea, aldiz, norberak bere burua asko maitatzea.
Autoestiman inguruneak eragin handia du, bertatik jasotzen baitu pertsona batek izaerari, portaerari… buruzko informazioa. Bertan, eragina duten eremu nagusiak honakoak dira: gizarte eremua (laguntasunean oinarrituta), eskola eremua (emaitzek eragin handia dute), familia eremua (familiaren onarpena), gorputz irudia eta autoestima globala. Azken hau aurrekoen batura da.
Guraso maitekor, zaintzaile, goxoak dituzten haurrek autoestima positiboa izaten dute orokorrean eta gero gizarteak autoestima hori indartu egiten du. Eskolan emaitza onak ateratzeak ere eragin positiboa du haurraren Autoestimuan. Azkenik esan beharra dago gizarteak ere berebiziko garrantzia duela haurraren Autoestimuan, gizarteko hainbat taldetako haurrak sarri beste umeek gutxietxi egiten dituzte arraza edo etnia ezberdinekoak direlako eta horrela autoestima positibo bat izatea oso zaila da. Hala ere azken hauen kasuan baliteke autosetima positibo bat izatea lortzea baldin eta familiak bere arraza eta etniarekiko harrotasuna eta lotsarik eza izaten erakusten badio.

Bestalde, aipagarria da esatea Autoestima gradu ezberdinak daudela, hau da, ez dela dena zuria edo beltza izan behar. Graduak eta gradu bakoitzeko ezaugarriak honakoak dira:
  1. AUTOESTIMU BAXUA:bere idealaren eta bere buruaz duen kontzeptuaren artean aldeak handiak direnean agertzen da. Pertsonek portaera pasiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan (lagunak izateko …) hutsuneak izaten dituzte.
  2. AUTOESTIMA DESPROPORTZIONATUA:bere buruaz duen kontzeptuaren eta bere idealaren artean aldeak handiak direnean sortzen da eta autoestima baxu mota bat da. Pertsona hauek portaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneak izaten dituzte.
  3. AUTOESTIMA ALTUA: Bere buruaz duen kontzeptua bere idealarekin bat datorrenean sortzen da. Pertsona hauek lasaiak izaten dira, bere buruaz arro daude eta gaitasun sozial onak izaten dituzte, lagun asko izaten dituzte.
Eskolan jasotzen duten garapenari dagokionez, Lehen Hezkuntzan idazten eta irakurtzen iksten dute, beraien mailara egokitutako matematika ariketak ebazten ikasten dute, kirola egiten dute eskolan… eta ekintza hauek denak garrantzi handia dute haurrengan, izan ere, lortutako emaitzak beraien artean konparatzeko joera izaten dute. Noiz ez ditugu entzun haurrak esanez:” Mikel Ander baino hobea da korrikan”, “Ane txarrena da saskibaloian”? Konparazio hauek eragin zuzena dute haurren autoestiman.  Emaitza hoberenak lortzen dituztenak autoestima altua izango dute, harroagoak izango dira, beraien buruaz harro egongo dira. Emaitza txarrak edo okerragoak dituztenak aldiz, autoestima bajua izango dute eta horrek eragina izango du bere errendimenduan, jaitxi egingo baita, bere puntu ahuletan kontzentratzeagatik fuerteenetan ordez.
Irakasleak hezkuntza-sistemaren oinarria direnez, eta hezkuntza-sistema haur baten garapen afektibo- sozial egokiaren abiapuntua denez, eskolak garrantzi handia dauka haurren autoestima eta autokontzeptua garatu eta indartzeko orduan.Beraz, irakasleek ere haurren autoestima hobetzeko badute egitekorik. Esan bezala, irakasleen lana ikasleen autoestima positiboa lantzea da, beren autokontzeptua hobetu eta ikaskuntza prozesuan errendimendua ahalik eta hoberena izateko. Maitasuna eta samurtasuna adierazten duten irakasleek beraien ikasleengan oso ondorio baikorrak ekoizten dituzte.

Azkenik, haurrengan autoestima indartzeko jarraibide eta gomendioak honakoak dira:
  • Haurraren ardurak garatu behar dira, haurraren irakaskuntza sakonduz.
  • Erabakiak hartzen eta arazo txikie aurre egiten utzi behar zaio, konfiantza emanez.
  • Haurrak ongi eginiko ekintza goraipatu egin behar zaizkio.
  • Auto-diziplinaren oinarriak ezarri behar zaizkio, mugak finkatuz.
  • Bere hutsegiteetatik ikasi behar du eta beraz gatazka egoerei modu eraginkorrean aurre egiten irakatsi behar zaio.
1. Haurraren tenperamentu



Azkenik, aipatu behar da, pausu hauek jorratzerakoan, oso garrantzitsua dela haurrarekin erabiltzen den hitz egiteko modua, autoestimarengan eragin handia baitu.

Laburbilduz, haurraren autoestima bizitza osoan zehar garatzen den prozesu luze eta konplexua da. Aldagai askok dute eragina eboluzio honetan, eta horregatik oso garrantzitsua da hezkuntzan izaten duen esperientzia, bai ikaskideekin baita irakasleekin ere. Testuinguru erakargarri batek, bizitzako lehen etapa honetako oinarri egokiak finkatuko ditu eta ondoren, bai nerabezaroak, baita helduaroan ere, autoestima eta autokontzeptu egokiak eskuratzeko abiapuntu gisa balioko dute.
Beraz, ezinbestekoa da haurren ikasgeletan ikasleen autoestima eta autokontzeptuari garrantzia ematea eta ahaleginak egitea hau indartzeko.

Gehiago jakiteko honakoak dira interesgarriak diren informazio iturriak:




1 comentario:

  1. Zorionak !!!!
    Inportantea da ikustea nola ingurunea eragin handia duela... baina azkenean autoestimua "norberak- norberarekin" lantzen duen zerbait da. Hori etengabe garatzen guztiok ikasi behar dugu.


    Aurrera !!!

    ResponderEliminar