viernes, 12 de noviembre de 2010

Nola eraiki daiteke autokonfiantza?

Autokonfiantza beharrezkoa da aurrera egiteko baina ez da arduratu behar, eraiki daitekeen zerbait baita, ikasi daitekeena eta hobetu daitekeena.
Bere buruarengan konfiatzen ez duen batentzat zaila izango da ingurukoen konfiantza lortzea. Zaila da urduri eta baldar adierazten den batengan konfiatzea; baina bere buruaz seguru sentitzen denak eta segurtasunez erantzuten duenak, arreta erakartzendu.Ez da beharrezkoa dena jakitea bizitzan, nahikoa da ikasteagatiko interesa mantentzea eta hobetzea ezagutzen ez dena. Autokonfiantza geldiezin sentitzearen eta talentu bat erabiltzeko beldur sentitzearen arteko ezberdintasuna da.

AUTOKONFIANTZAREN SINTOMAK

Autokonfiantza ahots tonuaren bidez trasmititzen da, baita gorputz lengoaia eta esaten denaren bidez ere. Beregan konfiatzen duten pertsonak ausartagoak dira eta zerbait lortzearren ez dute arriskatzeko beldurrik, errealistak dira baina ez inoiz fatalistak, ez dute atzera begiratzen une txarrak gogoratzeko, ez zaie axola besteek beraiengan pentsatzen dutena eta beraien helburuak lortzeko borrokatu egiten dute.


AUTOKONFIANTZAREN UKITUAK
Hasieran baliogabeak iruditu dezaketen gauzak autokonfiantza eraikitzen lagundu diezaguke:
·    Ongi jaztea ongi sentitzeko modu bat da baita besteei sentimendu hori adierazteko modua ere.
·    Ibiltzeko modua eta postura garrantzitsuak dira, autokonfiantzaren sinbolo baitira. Gainera bizkarra eta burua zuzen mantentzeak eta pertsonei begietara begiratzeak inpresio ona dakar.
·    Beste gomendio batzuk honakoak dira: besteek laguntza behar dutenean laguntzea eta zerbait interesgarria esan edo egiten dutenean goraipatzea. Ahots altuaz hitz egitea. Ezaugarri hauek denak autokonfiantzaren seinale dira.

AUTOKONFIANTZA LORTZEKO

Autokonfiantza hiru pausutan lortu daiteke:
1.   Non zauden jakin, nora heldu nahi den eta zer lortu nahi den. Lortutako gauzen zerrenda egin behar da. Idazteak behar dugunean kontsutatu ahal izateko balio izango digu.
2.   Garrantzitsua da puntu fuerteak eta ahulak garbi izatea. Benetan garrantzitsuak diren eta lortu nahi diren gauzetan pentsatzea. Helburuak jarri behar dira, pixkana betez joango diren helburuak. Garrantzitsua da pausuak txikiak izatea, zerbait gaizki ateratzen bada bide berri bat aukeratu ahal izateko.
3.   Ziur egon behar da autokonfiantzarantz egin nahi den bidaiaz, behin bidea artuz gero, norberak ahal duen guztia egin beharko baitu autokonfiantzaraino iristeko, zailtasunei garrantzirik eman gabe.


Gure uste, autokonfiantza bajua izatea kaltegarria da, baina altuegia izatea ere ez da ideala, beharrezkoak ez diren arriskuak artzen baitira.

Ahalik eta gehien saiatu behar gara ditugun helburuetara iritsi ahal izateko. Presaz ahaztu behar da, presa izateak estresegoerara eramaten baikaitu, sentimendu negatiboak sorraraziz. Hori dela eta, gauzak lasai, mantso eta esfortzu handiz eginez gero lehenengoan ongi egin daitezke gauzak. Egoeraren arabera helburu ezberdinak ditugu eta horregatik, uneoro saiatu behar gara helburu hori lortzeko egin behar dugun esfortzua egiten.
Garrantzitsua da gauzak lasai artzea, izan ere, helburu bat lortzen dugunean, geure buruarekin konfiantza artzen dugu, lasaitu egiten gara eta edozerri aurre egin diezaiokegula pentsatzen dugu, autokonfiantza hobetzeko lana egin behar dela ahaztuz.

Gehiago jakiteko hona hemen informazio iturri interesgarri batzuk:

1 comentario:

  1. Zorionak !!!!
    Autokonfiantza etengabe lantzen den zerbait da... sekula ez da guztiz garatzen. Zer egiten ari zarete zuena lantzeko? ;-)

    ResponderEliminar