viernes, 26 de noviembre de 2010

1. EKARPENA: Eskola mistoan ikastearen abantailak

Elkarrekin ikastearen abantailei buruz hitz eingo dugu jarraian. Garai batean eskola denak bananduak izanagatik ere, orain kontrakoa gertatzean da eta guk gaur egungo eskola mistoaren alde egingo dugu.
Gaur egungo gizartean, neska eta mutilak txikitatik hezten gara elkarrekin, beraz, haurrek egokitu zaien munduan bizi behar dute.
Guretzat batera eskolaratzeak abantailak ditu, izan ere, gizartean emakume eta gizonak batera bizi gara, orduan, eskolan ere neska-mutilak elkarrekin bizi behar dute, eguneroko gizarte harremanak eta elkarbizitza sustatzeko.
            Eskola mistoak sortu ziren unetik, gizartean genero oreka lortu nahi da, hau da,  bi sexuen arteko berdintasuna eta hau eskola mistoak duen helburua izanik, eskolan bertan lortzen saiatu behar da. Eskola mistoetan, eskola bananduetan ez bezala, bi generoek aukera berdinak izango dituzte, hau da, neska zein mutilek aukera berdinak dituzte ikasketak, lanbidea… hautatzerako garaian. Beraz, eskola mistoek lagundu behar dute generoaren inguruko estereotipoak apurtzen.
            Eskola bananduaren alden daudenek, argudio nagusitzat emaitza akademikoak jartzen dituzten arren, geure ustez emaitza akademikoen aurretik daude beste alderdi garrantzitsu batzuk, hala nola, pertsona bere osotasunean hezi eta alderdi sozial, afektibo eta emozionala areagotzea. Izan ere, emaitza akademikoen gainetik dago, geure ustez, pertsona bera. Beraz, eskola mistoek, hau da, neska eta mutilek ikasgela berean elkarrekin bizitzeak, hori errazten du.

Bideo honetan gatazka bat ikus dezakegu, baina ni, kasu honetan, Pedro Martinezek defendatzen duenaren alde nago.




Gehiago jakiteko hona hemen informazio iturri batzuk:

No hay comentarios:

Publicar un comentario