viernes, 29 de octubre de 2010

AURKEZPENA

Gure blogeko atal honetan irakasleen ibilbideari buruz hitz egingo dugu. Horretarako hasteko, 3 galdera erantzun ditugu. Galderak honakoak izan dira:
1-Guk asmatutako irakasle izan den pertsona baten ibilbide profesionala
2-Elixabet Amiama izeneko irakasle bati eginiko elkarrizketa
3-Eskola tradizionala ala modernoa nahiago?
Galdera hauez gain, 4 ekarpen egin ditugu gai hauei buruz:
1-Irakasle baten ibilbidea itsu eskola batean
2-"Long live learning edo Etengabeko ikaskuntza egungo gizartearen erronka"
3-Irakasleak atzerrian
4-Bolonia: hezkuntza sistemako eztabaida handiena

MAPA KONTZEPTUALA

Ondorengo mapa kontzeptual honetan ikus dezakezue guk atal honetan landuko duguna.

http://www.mindomo.com/view.htm?m=b931702c09284fb68fac31a4a3554c81

KASU HIPOTETIKOA (Jon Agirrezabalaga)

Jon txikitatik ikasketetan ongi moldatzen zen, baita ingurukoekin ere. Orokorrean arazorik sortu ez zuen haur bat izan zen. Etxekoekin ere ongi moldatzen zen baina 16 urte zituenean arazoak izaten hasi zen. Ikasketetan emaitzek nabarmen egin zuten behera, lagun taldez aldatu ere egin zen, etxean ez zuen lehen bezain beste denbora pasatzen eta gurasoekin zuen harremana ere erabat hoztu zen. Arazo honen funtsaren bila hasi ziren gurasoak baina ikastetxeak ez zion inongo arretarik ezarri kasuari. Arazo honen erruduna droga zela ohartu ziren gurasoak eta drogen aurkako erakunde batean sartzea lortu zuten. Asko kostatu ondoren drogetatik irtetea lortu zuen baina oraindik zailena geratzen zitzaion, gizartean berriz ere integratzea eta bere etorkizuna bideratzea.
 Ez zen gauza erraza izan baina pasatako esperientziak pentsarazi egin zion. Buruari hainbat buelta eman ostean, ikasketetan aurkitu zuen irtenbidea. Bere ibilbidea hautatzerako garaian bere esperientzia kontutan hartu zuenez, konturatu zen eskolak drogen munduari buruz informazio gehiago eman behar ziela gazteei edota mundu horretan erortzeko arriskua zutenei. Honek bultzatuta irakasle ikasketak hasi zen egiten.
                Hasiera batean gogorra egin zitzaion ikasketen munduan zentratzea baina denborak aurrera egin ahala eta praktikak egiteko unea iritsi zenean, haurrekin izan zuen lehenengo kontaktuak bultzatu zuen ikasketekin aurrera jarraitzera.
 Azkenik ikasketak amaitu eta Lekeitioko haur eskolan hasi zen irakasle lanetan. Haurrei hezkuntza egokia emateko gogoarekin hasi zen Jon baina ohartu zen hau ez zela hain gauza erraza, hainbat aspektu hartu behar baitira kontutan. Alde batetik haurrei irakatsi beharreko materia dago eta bestetik haur hauen sozializazioa ere kontutan hartu beharra dago. Honela konturatu zen ez dela hain erraza haur bakoitza indibidualki aztertzea eta dituen arazoei aurre egitea. Baina hala ere egin beharreko ahaleginak egin zituen, bere esperientziaz gogoratzen baitzen, eta horrexegatik asko inplikatu zen irakaskuntza lanetan. Ohartu zen zeinen garrantzitsua den haurrei gizarteko balioak ondo transmititzea.
Geroztik hainbat ikastetxetan egon da Jon irakasle gisa eta oso harro sentitzen da egin duenaz. Orain Donostiako ikastetxe batean egiten du lan eta irakasle funtzioa egoki betetzen jarraitzen du, bere ustetan behintzat.

"Lanean hastea, benetan ikasten hastea izan zen"

Elixabet amiamak 20 urte daramatza irakasle modura lanean, orain 8 urte daramatza altzoko eskolan irakasten eta lehenengo mailatik seigarren maila arteko ikasleen irakasle izan da.


1-Betidanik izan a duzu irakasle izateko grina? Eta ez bada hala, noiz erabaki zenuen irakasle izatea?
Ez betidanik ez, institutu garaia bukatutakoan aukeratu egin behar zen zein karrera egin eta gertuena zegoen, merkeena zen, motza, eta nire etxeko posibilitateak ikusita irakaskuntza hartu nuen.
2-Unibertsitatean sartu aurretik zer espektatiba zenituen irakaskuntzako karrerarekiko?
Garai hartan pentsatzen nuen gauza asko zeudela aldatzea gizarte mailan eta irakasleak baduela hori lortzea, baina bueno gazteen kontuak.
3-Karrera hasi zenuenean bete al ziren zeneuzkan espektatiba hauek?
Ez. Karrera ikasten hasi nintzenean dezepzio handia eraman nuen, orduan erakusten zituzten gauzak eta irakasteko zegoen modua batere gustatu. Ez nuen gehiegi ikasi unibertsitatean.
4- Orduan, behin lanean hasita ikasi zenuen?
Bai, esperientziatik. Nik karreran ikasi nuenak ez zidan ezertarako balio izan, eta nire generazioko jende askori ere ez.
5- Eta karrera amaitzera zindoazela zein ziren zeneuzkan espektatibak lan munduari begira?
Bukatu egin nahi nuen karrera eta ikusi zer zen irakaskuntza, zeren han ez genuen ikusten zer zen hori.
6- Bete al ziren hauek?
Bai, gogorra izan zen hasieran baina bai. Lanean hastea izan zen benetan ikasten hastea. Orduan, zein jenderekin tokatzen zaizun edo, jendetik ikasi nuen asko, beste irakasleengandik. Ondo, ondo, gustura aritu nintzen.
7- Urte hauetan bizi izan al duzu klasean bullying egoerarik?
Gertatu izan dira harreman arazoak bai.
8- Eta nola egin zenion aurre egoerari?
Ez nuen jakin, ez nuen arazoa konpontzerik  izan. Arazoa guraso eta irakasle guztiekin hitz egin ondoren gurasoen artean ere bazegoela konturatu ginen, ez ikasleen artean baizik, eta arazoak nire eskuetatik ihes egiten zidan. Ezin izan nuen konpondu, pertsona hori eskolatik joan egin behar izan zen.
9- Eta homeschooling dela eta, zer zara fenomeno honen aldekoa ala kontrakoa?
Bueno, niri errespetagarria iruditzen zait. Guraso hauek ez badin badaude ados hezkuntza sistemarekin, kaltegarria iruditzen bazaie, nik uste erabaki hau hartzen duten gurasoek uste dute kalte egin behar dietela eskolak bere seme-alabei, orduan etxean irakatsi nahi badiete ondo iruditzen zait.
10- Baina zure ustez kapazitatuta al daude gurasoak umeei erakusteko?
Nik uste dut baietz, badaude adibideak non ikasleak gero karrera unibertsitariora egokitu direnak, hor hutsunea ez dago gurasoen kapazitatean, hutsunea dago umeek beste umeekin duten harremanetan. Pertsona horiek ez dituztela bizitzen eskolan bizitzen diren beste aspektu batzuk, harreman mundua eskolan bakarrik ikas daiteke, hori etxean ezin da ikasi.
11- Azken aldian irakasleek ikasleen partetik tratu txarrak jasotzen dituzten kasu asko atera dira eta zer egingo zenuke zuk  egoera hauek ekiditeko?
Bueno nire eskola lehen hezkuntzakoa da eta ez dut bizi egoera hori baina nik irakasle guztiak elkartuko nituzke eta adostuko nituzke neurri batzuk irakasle eta ikasleen artean, gurasoei deituko nieke eta gurasoak egingo nituzke arazo diziplinario horien arduradun. Nire ustez hori etxetik datorren arazo bat da, ez badiegu erakusten gure seme-alabei arauak betetzen, gero eskolara joaten dira eta han arauak jartzen dizkiegu  eta ez dituzte onartu nahi. Asko kostatzen zaie.
12- Eta labur-labur, nola definituko zenuke zuk irakasle funtzioa?
Gai honi buruz askotan aldatu dut iritzia. Hasieran uste nuen gizartea aldatu zezakeen pertsona inportante bat dela. Gero uste nuen ezetz, guraso izan naizenez, uste nuen etxetik aldatu behar dela gizartea, baloreak transmititzerakoan. Eta ez nuen nahi nik inor hezteko lan hori, nik gauza batzuk irakatsi nahi nituen. Baina orain berriro uste dut dena egin behar dugula, gure lana dena da, egin behar dugu hezi, kultura transmititu, estrategia batzuk erakutsi informazioa non dagoen jakiteko, baina baita ere hezi. Hau da baloreetan eta elkarbizitzan hezi.

3. GALDERA Eskola tradizionala ala modernoa nahiago?

Argi dago Euskal Herrian aldaketa handia eman dela hezkuntzari dagokionez urte gutxitan, Francoren diktadura da honen errudun handia.Diktadura garaian Euskal Herrian oso atzeratuta gelditu baitzen Francok inposatutako hezkuntza sistemaren kulpaz. Atzerapen hau korrika eta presaka gainditzen saiatu gara azken urteetan eta asko dira mutur batetik bestera joan garela uste dutenak.

Eskola tradizionalak educare deituriko hezkuntza sistema defendatzen zuen. Metodologia honek bultzatzen duena honakoa da, haurrak jakinduriaz hutsik daude, eta irakasleak jakinduriaz bete behar ditu, haurrak baino gehiago baita.Metodologia honekin haur guztiei berdin irakasten zaie, irakaslea ez da arduratzen haur bakoitzak izan ditzakeen arazo edo zailtasunez, eta haurrek ezertarako gaitasunik ez dutela pentsatzen du.

Eskola modernoak aldiz eduicere deituriko hezkuntza sistema defendatzen du. Metodologia honek haur bakoitzak bere gaitasunak dituela esaten du, eta haurra estimulatu behar dela gaitasun horiek azaleratzeko eta behin azaleratuta gaitasun horiek bultzatuz hezkuntza egokia emateko. Honela, irakaslea haur bakoitzak dituen gaitasunetan oinarritzen da haur horri nola irakatsi erabakitzeko.

Hemen duzue bideo bat non adin txikikoen epaile batek bere iritzia ematen duen hezkuntzari buruz:

(lehen zatia)


(bigarren zatia)



Gure ustez arrazoi osoa dauka epaile honek, lehen haurrak ez ziren ezertarako kontutan hartzen eta gauza guztietan helduen maila baino beherago jartzen ziren, ez zitzaien ezertarako iritzirik eskatzen. Gainera oso diziplina gogorar ezartzen zitzaien, irakasten zitzaiena bete behar zuten zehatz mehatz eta bestela kastigu fisikoak erabiltzen zituzten. Orain aldiz haurrak gauza guztietatik gehiegi babesteko joera dago, bizitza errealetik isolatuz. Haurrari dauzkan kapritxo guztiak egin behar zaizkio eta bere iritziaren arabera jokatzen dute gurasoek. Guk uste egokiena bi joeren artean puntu bat bilatzea litzatekeela egokiena, lehen haurrei ezartzen zitzaien diziplina gogorra ez zaigu ondo iruditzen baina gurasoek haurren iritziaren arabera jokatzea ere ez.

Informazio gehigarria:

Eskola tradizionala: http://translate.google.es/translate?hl=es&langpair=en%7Ces&u=http://en.wikipedia.org/wiki/Traditional_education

Eskola modernoa: http://es.wikipedia.org/wiki/Escuela_Moderna

Eskola tradizionala vs modernoa: http://www.monografias.com/trabajos14/enfoq-didactica/enfoq-didactica.shtml

1. EKARPENA Bolonia: Hezkuntza sistemako eztabaida handiena.

Azken urteetan puri-purian dago bologniak unibertsitate ikasketetan izango duen eraginaren eztabaida. Hasiera batean ikasketa hauek hobetzeko 1999an Bolonia izeneko hiri italiarrean hasi zen prozesua, baina urteak pasa ahala prozesu honen aurka dauden pertsona asko agertu dira. Boloniaren helburuetatik 6 azpimarratu ditzakegu eta honako hauek dira:

1- Titulazio- eta kalifikazio-sistema bateratuak lortzea. Honek ez du esan nahi titulazio hauek akordioa sinatu duten herrialde guztientzat berdinak izango direnik, herrialde bakoitzak kurtso kopuru ezberdina izan baitezake.

2- Unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan banatzea: Gradua, masterra eta doktoretza.Graduek 3-4 urteko iraupena izango dute, masterrak 1-2 urtekoa eta doktoretzaren iraupena unibertsitatearen arabera ezberdina izango da.

3- Kreditu-sistema bateratua sortzea. Metodologia honek ez ditu klasean sartzen diren orduak soilik kontuan hartzen, baizik eta ikasleak eskolatik kanpo sartutako orduak ere bai, lanak egiten edota azterketetarako ikasten esaterako.

4- Ikasle, irakasle eta ikertzaileen mugikortasuna sustatzea. Kredituen metodologia honekin ikasleak Europan zehar bultzatu nahi da.

5- Europear unibertsitateen elkarlana sustatzea goi mailako ikasketen kalitatea ziurtatzeko.

6- Ikasleen garapen kurrikularra sustatzea.

Bestalde, hasieran aipatu dugun bezala, jende asko agertu da prozesu honen aurka eta 4 arrazoi hauek azpimarratzen dituzte:

1- Pribatizazioa. Hezkuntza korporazio handiak hezkuntza pribatizatzen ari direneko ustea dute eta bolonia pribatizazio hau handitzeko eginda dagoela uste dute.

2- Merkantilizazioa. Hezkuntza enpresa pribatuen esku gelditzeko arriskua ikusten dute, hau negozioak egiteko erabiliz.

3- Arazo ekonomikoak. Ikasketak ordaindu ahal izateko bekak beharrezkoak izango direla esaten dute, baita europatik zehar ikasleek bidaiatu ahal izateko ere.

4- Euskara. Ingelesak inoiz baino garrantzia gehiago hartuko du boloniarekin. Euskarak lehen baino oraindik konpetentzia gehiago izango du beraz.


Hemen duzue bideo bat non psoe-ko hezkuntza arduradunak boloniari buruz azalpena ematen duen honen alde eginez:





Bideo hoetan aldiz plan honen kontrako pertsona baten iritzia entzun dezakegu, zeinak humorez eta mihian ilerik gabe hitz egiten duen boloniari buruz.

(lehen zatia)


(bigarren zatia)


HAUSNARKETA:

Gure ustez boloniari buruz politikoek ematen dituzten azalpenak egokiak eta konbintzenteak dira, beraien esanetan hobeto preparatuta aterako baikara ikasleok, emango diguten materia praktikoagoa izango baita. Esan behar dugu Europan zehar errazago mugitzeko ideia asko gustatzen zaigula eta guretzat oso egokia izan diatekeela hizkuntzak ikasteko ondo etorriko zaigulako, argi dago hau gero eta garrantzitsuagoa dela globalizazioaren eraginez.

Hala ere, esaten dizkiguten gauza on guzti hauen atzean uste dugu badaudela asmo hezkutu batzuk. Alde batetik uste dugu politikoek bilatzen dutena beraien diru kopurua handitzea dela. Globalizazioa oso ongi datorkie horretarako eta bolonia uste dugu globalizazio horren parte dela, hezkuntza ia Europa osoan berdintzen duelako. Bestalde, bideoan entzun ditugun hitzekin gizartean beraietaz dagoen pentsamendua hobetu nahi dutela uste dugu, hitz politak soilik esaten dituztelako atzean dagoena erakutsi gabe.

Ekarpen hau egiteko artikulu hontan oinarritu gara:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Bolognako_prozesua

Informazio gehiago nahi baduzue hemen daukazue erdarazko artikulu bat:
http://es.wikipedia.org/wiki/Proceso_de_Bolonia#El_proceso_de_Bolonia_en_Espa.C3.B1a

2.EKARPENA: irakasleak atzerrian

Geroz eta arruntagoa egiten zaigu irakasle bat atzerrira joan dela denboraldi baterako entzutea. Irakasle askok amaitzen dute euren herrialdetik kanpo klaseak ematen, karrera amaitu ondoren. Hori gutxi balitz, ikasle asko, irakasle ikasketak egiten ari direla kanpora joaten dira denboraldi batez praktikak burutzera.
Espainiatik jende asko joaten da atzerrira gaztelerako klaseak ematera, hizkuntza hau geroz eta gehiago erabiltzen den hizkuntza baita eta geroz eta garrantzi gehiago duena.
Hau, alderantziz ere gertatzen da. Kanpoko jende asko etortzen da hona ingeleseko, frantseseko... edo beste hainbat hizkuntzatako klaseak ematera. Gaur egunean nork ez du izan irakasle ingeles bat? Ziur nago ia guztiok izango zenutela baten bat, gaur egunean oso arrunta baita ikastetxe bakoitzak irakasle kanpotar bat gutxienez izatea urtean zehar.

Adibide zehatz bat jarriko dugu. Ondorengo bideo honetan, Judith izeneko emakume bat ikus dezakegu haurrei klaseak ematen. Bera izatez, Ameriketakoa da eta jubilatuta dago bertan baina Valladolidera joan da egun batzuk pasatzera, eta bertako haurrei ingeleseko klaseak ematen dizkie. Nahiz eta bere ibilbidea irakasle bezala Amerikan amaituta egon, atzerrian klaseak ematen jarraitzen du eta modu honetan berak ere gaztelania ikasteko aukera du.



Modu honetako proiektuak oso egokiak iruditzen zaizkigu, ikasleentzat oso aberasgarriak baitira eta eurentzat ez baita gauza bera, bere hizkuntza ezagutzen ez duen batekin egotea edo ezagutzen duen batekin egotea. Haurraren hizkuntza ezagutzen ez badu, ahaleginak egingo ditu bere hizkuntzan hitz egin eta komunikatzeko eta modu honetan askoz gehiago ikasiko du.
Ikasleez gain, irakasleentzat ere oso garrantzitsua dela kanpoan denboraldi bat egitea uste dugu, eurentzat ere beste kultura bateko haurrekin egotea oso aberasgarria izan baitaiteke euren ibilbide profesionalerako.

3.EKARPENA: irakasle ibilbidea eskola itsu batean

Ekarpen hau egiterako orduan, itsu eskolako irakasle eta zuzendariari egindako elkarrizketa batean oinarritu gara. Elkarrizketa, ondorengo webgunean aurki dezakezue:

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka103/07

Irakasle hauen lana, ez da gainontzeko irakasleena bezalakoa. Hauek dituzten ikasleak ez dira ohiko ikasleak eta beraz, irakasleak ere horretara egokituta daude. Gainontzeko irakasleek ez dituzten hainbat jakintza barneratu behar izaten dituzte irakasle hauek; adibidez, Braille Alfabetoa. Alfabeto hau, itsuentzat ezinbestekoa den zerbait da, izan ere gaur egun leku askotan eskuragarri baitute alfabeto hau, esaterako igogailuetan. Irakasleez gain, eskolak ere beste antolakuntza berezi bat behar dute ikasle hauen egoeretara egokitua. Adibidez, braille alfabetoan inprimatzen duen inprimagailua, ez dute arbel beharrik, ukimena lantzeko eta garatzeko tresnak...
Ikasgela hauetan eurentzat ezinbestekoak diren hainbat gauza irakasten dizkie eguneroko bizitzari aurre egiteko; hala nola, bastoia erabiltzen, mahaian eserita jaten, arropa aukeratzen, ukimena lantzen...

Hemen behean ikus dezakezue lehen aipatu dugun Braille alfabetoa:



Nahiz eta jende askok hauen ezintasunaren ondorioz ikasketetarako gaitasunik ez dutela pentsatu, guztiz oker daudela iruditzen zaigu. Izan ere, hauek ere,ezintasunik ez duten ikasleen moduan,ikasle on eta txarrak daude. Baina baita ere, kontuan hartu behar da itsuek ez dutela gainontzekoek egiten dituzten hainbat lan egiteko gaitasunik eta beraz, ikasketak aukeratzerako orduan euren ezintasunetara egokitu behar dira.
Beraz, eskola hauetako irakasle izan nahi dutenek, gainontzeko irakasleek ikasitakoa eta zertxobait gehiago ere ikasi beharko dute itsuek gauza asko modu ezberdinean egiten baitituzte; hau da, esan daiteke irakasle hauen ikasketa prozesua luzeagoa eta zailtasun gehiagokoa izango dela.

Itsuentzat eskolak egoteaz gain, ikasle askok unibertsitatean braille alfabetoa ikasten dute, posible baita ikasle itsurenbat izatea klasean. Adibidez, ondorengo bideoan ikus dezakegu magisteritza ikasketak egiten ari diren ikasleak braille alfabetoa ikasten ari direla.

jueves, 28 de octubre de 2010

4.EKARPENA: "Long Life Learning edo Etengabeko Ikaskuntza egungo gizartearen erronka"

Long Life Learning edo etengabeko ikaskuntzari buruz hitz egingo dugu. Lehenik eta behin definitu egingo dugu eta ondoren, honen inguruan dugun iritzia adieraziko dugu.

Europar Batasuneko Batzordeak eta kide diren estatuek Etengabeko Ikaskuntza definitzeko esan zuten hura iraunkortasunez egiten den ikaskuntzako jarduera erabilgarri oro dela, betiereko gizalegezko ikuspegi pertsonala edota gizarte edo enpleguarekin erlazionatutako ikuspegia erabiliz, prestakuntza, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin gauzatutakoa.

Orain arte, teknologia berritzen joan den heinean, berrikuntza ugari jasan ditugu. Berrikuntza garrantzitsuenetariko bat interneta da. Hori dela eta, lan mundua izugarri ari da aldatzen, izan ere, gaur egun interneta lan munduan ia beharrezkoa da, batez ere, irakaskuntza munduan.

Irakasleek orain arte ez dute ordenagailuen eta, batez ere, internetaren behar masiborik izan. Lehen irakasleek testu liburuak zituzten irakasteko, baita ikasleek ere. Azalpenak ahoz ematen zituzten orokorretan eta laguntza gisa arbela erabiltzen zuten. Gainera, aipagarria da, lehenago ikasgeletan ez zegoela ordenagailurik, ezinezkoa zen eta. Gaur egun ordea, gauzak asko aldatu dira, ikaskuntzak berrikuntza asko jasan ditu eta irakasleek zein ikasleek berrikuntza hauetara egokitu behar dute, hau da, Etengabeko Ikaskuntza egin behar dute. Orain irakasle zein ikasleek ez dute ia testu libururik. Azalpenak emateko ordenagailuaren bidez, diapositiben bidez edota interneta erabiliz egiten dute eta arbela erabiltzen dutenak gero eta gutxiago dira. Gaur egungo ikasgeletan gainera, ordenagailurik ez egotea arraroa egiten zaigu, izan ere, unibertsitate mailan batez ere, ikasleek euren ordenagailuak eramaten dituzte ikasgeletara.

Gai honen inguruan taldekideok ere badugu geure iritzia. Gure ustez Etengabeko Ikaskuntza beharrezkoa da, izan ere, ikasketa planak aldatzen doazen heinean teknologia batzuk zaharkitu egiten dira eta berriak erabili beharrean suertatzen gara, beraz, esan daiteke, erronka berria jarri zaiola gizarteari.

Funtsean, Etengabeko Ikaskuntza premia bihurtu da eta gizartearen onurarako izatea espero dugu.

viernes, 15 de octubre de 2010

AURKEZPENA

Gure blogaren atal honetan, irakasleen eginkizunei buruz hitz egin dugu. Gai hau jorratzeko 3 galdera ezberdinen erantzuna eman dugu eta galderak honakoak izan dira:
1-Nola jokatu behar du irakasleak tdha edo hiperaktibitatea duen haur baten aurrean?
2-Irakasleak zer egin behar du bullying kasu bate aurrean?
3-Homeschoolingean zeinek betetzen du irakasle papera? Gai al dira gurasoak beraien seme-alabei hezkuntza egokia emateko?
Galdera hauez gain, beste 4 ekarpen ere egin ditugu eurei buruz gure iritzia emanez. Ekarpenak gai hauen ingurukoak izan dira:
1-Irakasle baten funtzioa nola aldatzen den ikasle batetik bestera
2-Irakaslearen eginbeharra ikasle bat gizarte sare batean harrapatuz gero
3-Irakasleen jarrera egoera bortitzen aurrean
4-Irakasle eta gurasoen arteko elkarlana haurra hezterako orduan

jueves, 14 de octubre de 2010

MAPA KONTZEPTUALA

Honako helbide honetan aurkituko duzue gure blogeko materialaren mapa kontzeptuala:

http://www.mindomo.com/view.htm?m=ae72e3b6414d41f8aaf95af7da2ab0e9

Homeschoolingean zeinek betetzen du irakasle papera? Gai al dira gurasoak beraien seme-alabei hezkuntza egokia emateko?

Hemen hain ezaguna ez den arren,  homeschooling izeneko fenomeno hau asko ematen da munduko beste hainbat herrialdetan. Eta zer da ba homeschooling delako hau?


Fenomeno hau haurrak etxean heztean datza, edota familiaren inguruan dauden pertsonen eskutik, bizilagunak adibidez, edo auzoko parrokiaren batean, baina edonola ere instituzio publiko zein pribatuetatik kanpo. Betidanik eman izan da fenomeno hau eta aukera onen alde egiteko arrazoiak ezberdinak dira. Ohikoenak erlijioarekin zerikusia duten arrazoiak, edota legeekin ados ez dauden familienak dira.


Espainiari dagokionez, 1000 eta 2000 ume inguru etxean hezten direla kalkulatzen da, gaur egun ez da legala homeschoolinga baina metodo honekin haurrak heztea erabakitzen duten gurasoek, fenomeno hau legala den herrialde bateko eskola batean matrikulatzen dituzte haurrak, eta gero etxean irakasten diete.
                                                                                  

Gizartean uste da guraso hauek gai direla umeei eskolan irakasten zaizkien zenbait aspektu irakasteko, baina modu honetan irakatsiz umeen sozializazioa arriskuan jartzen dela uste da. Soziologoen ustetan aldiz hau mito bat baino ez da. Soziologo batzuen esanetan gainera umeak hobeto sozializatzen dira etxean hezita, edade guztietako jendearekin erlazionatzen baitira, eta ez beraien edadekoekin soilik eskolan egiten duten moduan. Beraz, pentsa dezakegu gurasoak bai direla gai beraien haurrak ondo hezteko eta irakasle funtzioa ondo betetzen dutela. Gainera, homeschoolinga legala den herrialdeetako estatistikei begiratzen badiegu, ikus dezakegu etxean hezi dituzten haurrak ez daudela gutxiago sozializatuta, eta beraien formazioa ez dela okerragoa, baizik eta alderantziz, ehuneko handiago batek jarraitzen ditu bere ikasketak unibertsitatean eta selektibitate azterketan emaitza hobeak lortzen dituzte.



Bideo honetan telebistako programa bat ikus dezakegu, non homeschoolingari buruz hitz egiten duten fenomeno hau bultzatzen duten hainbat aditurekin. Bideoan zehar, homeschooling-a praktikatzen duen ama baten iritzia entzun dezakegu eta gero ikasteko modu bera duen haur batena. Gainera homeschoolingaren bidez irakatsi dioten gazte bati elkarrizketa egiten diote eta bere esperientzia kontatzen digu. Kaleko jendeari bi galdera ere egiten dizkiote eta homeschoolingaren alde oso jende gutxi ateratzen da. Amaitzeko, Andaluziako adingabeen babeslearen iritzia entzun dezakegu.



Homeschoolingetaz informazio gehiago nahi baduzue emen daukazue helbide bat informazio oso onarekin:
http://es.wikipedia.org/wiki/Educaci%C3%B3n_en_el_hogar

NOLA JOKATU BEHAR DU IRAKASLEAK TDHA EDO HIPERAKTIBITATEA DUEN IKASLE BATEN AURREAN?

Gizabanakoari hiperaktibitatea diagnostikatzen zaion unetik irakasleak jakinaren gainean egon behar du, izan ere, bere jarrerak ezberdina izan beharko du ikaslearen aurrean, izan ere, gaixotasun honek ikaslearen hezkuntza sisteman zailtasunak dakartza, batez ere, idazteko, irakurtzeko eta kalkulu matematikoak egiteko, arreta jartzeko zailtasunak baitituzte.
Irakasleak uneoro kontutan hartu beharko du ikasle hiperaktiboaren presentzia klasean, esaterako, azalpenak ematerakoan. Lehenik eta behin irakasleak haurrari gertutasun bat adierazi beharko dio, hizkuntza garbi batez hitz egin beharko dio eta ikaslearengan arreta pizteko moduko azalpenak eman. Garrantzitsua da kasu hauetan ikasleen ariketak modu erraz batean azalduta egotea eta ahal baldin bada ahalik eta modu laburrenean. Oso garrantzitsua izango da ikasle hauei jarraitasun bat eskaintzea ikasgelan, ariketak egiterako garaian batez ere.
Aipatu behar da irakaslearen lana honelako kasu baten aurrean ezinbestekoa eta oso garrantzitsua dela. Hala ere, ez da ahaztu behar irakasleak beste ikasleak ere kontutan izan behar dituela, beraietaz ahaztu gabe.
Honelako kasuetan oso garrantzitsua da irakasleak ikasleari ordena mantentzen laguntzea, agenda erabiltzen irakastea, beharrezko laburpenak eta eskemak egiten laguntzea… Baita beste ikasleekin harremanak ahalik eta egokienak izaten saiatzea, izan ere, horrelako kasu batzuetan haurrak baztertuak edo ezberdinak sentitzen baitira eta garrantzitsua izango litzateke TDHA duten haur hauek ez ezberdinak sentitzea.
Hau da, azken finean, ikasle bakoitzaren egoera ondo ezagutu eta aztertuz irakaslea ikaslearen beharrizanetara egokitu behar da, gainerako ikasleez ahaztu gabe.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen orrialde interesgarri batzuk:

IRAKASLEAK ZER EGIN BEHAR DU BULLYING KASU BATEN AURREAN?


Bullyinga geroz eta ezagunago egiten ari den zerbait dela esan daiteke, azken aldian ematen ari diren hainbat kasuren ondorioz. Eskoletan eta eskolaz kanpo ematen den fenomeno bat da baina batez ere eskoletan entzuten da gaur egunean. Adibidez, Espainia mailan %2 ikaslek tratu hauek jasaten ditu. 
Bullyinga sufritzen duten haur edo nerabe batek lagunen isekak, mehatxuak eta askotan golpeak ere jasan behar izaten ditu.

Irakasle asko galduta aurkitzen dira horrelako egoera baten aurrean, eta gaur egun mota honetako kasu asko ematen direnez, arlo hauetan adituek hainbat laguntza eskaintzea behar beharrezkoa da. Adituen esanetan, horrelako kasu baten aurrean tentu handiz jokatzea komeni da eta jarritu beharreko pausuak ondorengoak dira:
Lehenbizi, ezinbestekoa da arazoa duen haurrarekin eta bullying egiten dioten gainontzekoekin hitz egitea. Hauekin hitz egitean irakatsi beharreko lehenengo gauza, gatazka beharrezkoa dela gure gizartean eta gure bizitzan hainbat gatazkei aurre egin beharko diegula modu konstruktibo batean da.
Gatazkei aurre egiteko modu ezberdinak egon daitezke, eta hoietako bat ondorengoa da:
  • Gatazka modu egoki batean definitzea
  • Helburuak ezarri eta modu egoki batean ordenatu
  • Gatazka konpontzeko modu ezberdinak pentsatu
  • Modu egokiena aukeratu eta hori burutu
  • Erantzunak baloratu eta gatazka konpondu ezean, berriro prozesua hasieratik hasi prozedura ezberdin batekin
Mota honetako kasuak, geroz eta gehiago ikusten dira ikastetxeetan eta askotan irakasle, guraso eta adituen laguntzaz konponduak izaten dira baina badira kasuak, irakasle edota gurasoen arreta faltagatik gaizki amaitzen direnak. Muturreko kasuetara joz, badira beren buruaz beste egiten amaitu duten haurrak lagunen mehatxu, irain... engatik.

Galdera hau erantzuterako orduan honako artikulu hau erabili dut:
http://www.guiainfantil.com/educacion/escuela/acosoescolar/index.htm

miércoles, 13 de octubre de 2010

IRAKASLE ETA GURASOEN ARTEKO ELKARLANA HAURRA HEZTERAKO ORDUAN

Heziketa ematerako orduan arlo ezberdinak garatu behar dira eta gurasoek haurrak hobeto ezagutzen dituztenez, ezinbestekoa iruditzen zaigu guraso eta irakasleak harremanetan egotea eta elkarrekin lan egitea. Adibidez, ikasturte hasieran irakasleak gurasoekin bildu eta euren seme-alabez hitz egitea garrantzitsua dela uste dugu. Batzar hauetan, haur bakoitzaren gaitasun eta ezintasunei buruz informatzea irakaslea oso egokia izango litzateke ezintasunak dituzten arloetan arreta gehiago jartzeko eurei.
Ikasturte hasierako batzarrez gain, urtean zehar beste batzar batzuk egitea ere komeniarri ikusten dugu ikaslearen heziketa prozesua edo garapena nola doan ikusteko.
Hala eta guztiz ere, ez zaigu iruditzen batzar hauek iristeko zain egon beharra dagoenik ikasleren batek arazoak baditu. Irakaslea, arazoa somatzen duen une berean, gurasoekin harremanetan jarri beharko litzatekela pentsatzen dugu eta berehala laguntza bila hasi haurraren arazoa konpondu asmoz.

Oinarrizko heziketa ematerako orduan, gurasoek garrantzi gehiago izango dute irakasleek baino baina hala eta guztiz ere, irakaslearen laguntza ezinbestekoa izango da eta haurra hazten doan heinean irakaslearen garrantzia ere handitzen doala iruditzen zaigu.

Irakasle asko eta asko gurasoekin harremanetan egoten dira, baina beste askok urtean behin edo birritan hitz egiten dute gurasoekin eta horren ondorioz, haur askok arazoak izaten dituzte. Gure aholkua arazoak dituzten ikasleen gurasoekin harremanetan jartzea da eta arazorik ez badute ikasleek, maiztasun gutxiagorekin elkartuta nahikoa dela iruditzen zaigu.

IRAKASLE BATEN FUNTZIOA NOLA ALDATZEN DEN IKASLE BATETIK BESTERA

Gaur egun ikasleen arteko dibertsitatea oso handia da eta beraz irakasleek ez dute berdin jokatu behar haur superdotatu batekin, edo ikasteko arazoak dituen haur batekin. Azken urteetan klase bereziak ere agertu dira beste haurrekin ikasteko arazoak dituzten ikasleentzat, hau oso ondo iruditzen zaigu arazo hau konpontzeko. Irakasleen funtzio hau betetzerakoan, bi irakasle mota auki ditzakegu.


Alde batetik, irakasle batzuek, eman behar duten materia ematera mugatzen dira, ikasleen arazoak kontuan hartu gabe. Ikasgaia ondo jarraitzen duten haurrek ez dute arazorik izaten, aldiz, zailtasunak dituzten ikasleek arazo ugari izaten dituzte ikasgaian aurrera egiteko, eta kasu batzuetan laguntza berezia behar izaten dute, klase partikularrena esaterako. Honek arazo larriak ekar diezazkieke ikasleei etorkizunean, oinarrizko kontzeptuak ez badituzte ondo asimilatzen, gauza konplexuagoak ikasi behar dituztenean oso zaila egiten zaie eta joera arruntena ikasketak uztea da.


Bestalde, irakasle batzuk esfortzatzen dira zailtasunak dituzten haurrei laguntzen, ikasle bakoitzak duen zailtasunaren jatorria aztertuz eta honi irtenbide bat topatuz. Adibidez, ikasle askoren arazoa, ikasten ez jakitea da eta hau txiki-txikitatik konpondu beharra dagoen gauza bat da. Irakasle hauek haurraren gurasoekin hitz egiten dute, eta elkarlanean, haurrarentzat egokiena den irtenbidea bilatzen dute, psikologikoki laguntza profesionala edo klase partikularrak adibidez. Ikasle hauek beraien zailtasuna gainditzea lortzen badute, oso probablea da etorkizunean ikasketekin jarraitzea.


Gure iritziz, irakasleen funtzioaren barnean sartzen da ikasle bakoitzari, pertsonalki arreta berezia jartzea eta laguntzea. Errazena da eman beharreko materia eman eta etxera joatea inongo kezkarik gabe, baina ikasleen emaitzak asko aldatzen dira irakaslearen arabera eta haurren etorkizunerako oso garrantzitsua da oinarrizko kontzeptuak ondo ikasita izatea, beraien ikasketa prozesua determinatuko baitu.

IRAKASLE BATEN EGINBEHARRA IKASLE BAT GIZARTE SAREAN HARRAPATUZ GERO

Argi dago gizabanako bakoitza ezberdina dela,eta ez hori bakarrik, baita egoera berdinaren aurrean une ezberdinetan ezberdin joka dezakegula ere.
Dakigun bezala, azken urteotan gizarte sareek ospe handia hartu dute eta ia gazte guztiek daukate, baita hain gazteak ez direnek ere, izan ere, gaur egun gizarte sarerik ez duzula esateak ere ia lotxa ematen baitie zenbaiti. Denborak aurrera egin ahala, teknologia berriak ere gero eta ugariagoak dira. Jada, hainbat eskola, institutu eta unibertsitateetan ordenagailuen erabilera oso ohikoa bihurtu da eta batez ere unibertsitateetan hainbat ikasgaietan ordenagailu eramangarria klasera eraman daiteke klaseak errazteko asmoz.
Klasean ordenagailu eramangarria erabiltzeko eskubideak ordea, arazoak sor ditzake, batez ere unibertsitateetan, izan ere, normalean taldeak ez baitira txikiak izaten eta irakasle batek ezin baitu ikasgela guztia kontrolatu.
Ikasleek honelako egoeretan tuenti, facebook, twiter… bezalako gizarte sareetan sartzeko aprobetxatzen dute. Hainbatetan irakaslea ez da ohartzen, nahiz eta suposatu, baina beste hainbat eta hainbat kasutan ordea, irakaslea ohartu egiten da, baina zer egin behar du irakasleak honelako egoera baten aurrean?
Irakasleen erantzuna ezberdina izan daiteke, izan ere, lehen esan bezala gizabanako bakoitzak izaera ezberdina baitugu. Zenbait irakaslek zuzenean ikaslearen ordenagailua itzaliko lukete, beste hainbatek, ohartarazi egingo lukete ikaslea, batzuk kalera bidaliko lukete eta beste batzuk agian, ezikusiarena egingo lukete nahiz eta gero ebaluaketa garaian kontuan hartu edo ez.
Guk, horrelako kasu baten aurrean, modu ezberdinetara jokatuko genuke, ikasleen adinaren arabera. Ikasleak 6-12 urte bitartekoak badira, gaizki egin dutela ohartarazteko, zigortu egingo genituzke. Baina gure ustez ikasleak, gure moduan, unibertsitateko ikasleak balira ohartarazi egingo genien eurentzat okerrago dela klase orduak gutxiestea eta eurek denbora galtzea errespetu falta dela, izan ere, unibertsitatera joaten den ikasleak helburu batzuk ditu, eta ez dago ikastera derrigortuta.  

jueves, 7 de octubre de 2010

IRAKASLEEN JARRERA EGOERA BORTITZEN AURREAN

Azken urteetan areagotu egin da interneten irakasleak ikasleen partetik jipoituak diren bideo kopurua, eta dagoeneko asko kezkatzen duen asunto bat da hau. Arazo honen jatorria etxean dago gure ustez, umeei lehenik eta behin etxean irakatsi behar baitzaie eta irakasleari errespetua faltatzea diziplina falta argi bat da.
Irakasleei jo, iraindu edo kasurik ez egitea bezalako jarrerak dituzten haurrek etxean ez dituzte bete beharreko arau batzuk izaten eta nahi dutena egiten dute. Gainera, gaur egun umeak gehiegi mimatzeko joera gailendu da eta hori ez da ona haurrentzat, gero eskolara joaten baitira, eta han arauak jartzen dizkietenean ez dituzte ondo asimilatzen eta ez dute jakiten nola jokatu. Ondorioz irakasleen lana asko zailtzen da eta neurri zorrotzagoak hartu beharra dauzkate, baina honela ere ez dira arazoak bukatzen, guraso batzuk eskoletara joaten hasi baitira irakasleei kargu hartzera beraien seme-alabak klasetik kanporatu dituztelako edota errieta egin dietelako.
Kasu hauek muturrera eramaten baditugu, irakasleak jipoituak izatera irits daitezke eta ondorioz ikasleak kanporatuak. Hemen daukagu interneten aurkitu dugun bideo bat non ikasleak kontra egiten dion irakasleari mugikorra emateko esaten dionean.





Honelako kasu baten aurrean guk irakasle guztiak elkartuko genituzke, ikaslearekin batera eta ikaslearen gurasoekin, eta neurri batzuk hartuko genituzke, gurasoak arazo diziplinario horien arduradun eginez. Gurasoek neurri hauek ez balituzkete beteko neurri handiagoak hartzea egokia iruditzen zaigu, ikaslearen kanporaketa eskolatik esaterako.
Amaitzeko, esan mugikorrekin eszena hauek grabatzen dituzten ikasleak ere jipoiaren konplize egingo genituzkeela, hau ekiditeko ezer ez egiteagatik eta gero bideoa sarean ipintzeagatik.