viernes, 29 de octubre de 2010

"Lanean hastea, benetan ikasten hastea izan zen"

Elixabet amiamak 20 urte daramatza irakasle modura lanean, orain 8 urte daramatza altzoko eskolan irakasten eta lehenengo mailatik seigarren maila arteko ikasleen irakasle izan da.


1-Betidanik izan a duzu irakasle izateko grina? Eta ez bada hala, noiz erabaki zenuen irakasle izatea?
Ez betidanik ez, institutu garaia bukatutakoan aukeratu egin behar zen zein karrera egin eta gertuena zegoen, merkeena zen, motza, eta nire etxeko posibilitateak ikusita irakaskuntza hartu nuen.
2-Unibertsitatean sartu aurretik zer espektatiba zenituen irakaskuntzako karrerarekiko?
Garai hartan pentsatzen nuen gauza asko zeudela aldatzea gizarte mailan eta irakasleak baduela hori lortzea, baina bueno gazteen kontuak.
3-Karrera hasi zenuenean bete al ziren zeneuzkan espektatiba hauek?
Ez. Karrera ikasten hasi nintzenean dezepzio handia eraman nuen, orduan erakusten zituzten gauzak eta irakasteko zegoen modua batere gustatu. Ez nuen gehiegi ikasi unibertsitatean.
4- Orduan, behin lanean hasita ikasi zenuen?
Bai, esperientziatik. Nik karreran ikasi nuenak ez zidan ezertarako balio izan, eta nire generazioko jende askori ere ez.
5- Eta karrera amaitzera zindoazela zein ziren zeneuzkan espektatibak lan munduari begira?
Bukatu egin nahi nuen karrera eta ikusi zer zen irakaskuntza, zeren han ez genuen ikusten zer zen hori.
6- Bete al ziren hauek?
Bai, gogorra izan zen hasieran baina bai. Lanean hastea izan zen benetan ikasten hastea. Orduan, zein jenderekin tokatzen zaizun edo, jendetik ikasi nuen asko, beste irakasleengandik. Ondo, ondo, gustura aritu nintzen.
7- Urte hauetan bizi izan al duzu klasean bullying egoerarik?
Gertatu izan dira harreman arazoak bai.
8- Eta nola egin zenion aurre egoerari?
Ez nuen jakin, ez nuen arazoa konpontzerik  izan. Arazoa guraso eta irakasle guztiekin hitz egin ondoren gurasoen artean ere bazegoela konturatu ginen, ez ikasleen artean baizik, eta arazoak nire eskuetatik ihes egiten zidan. Ezin izan nuen konpondu, pertsona hori eskolatik joan egin behar izan zen.
9- Eta homeschooling dela eta, zer zara fenomeno honen aldekoa ala kontrakoa?
Bueno, niri errespetagarria iruditzen zait. Guraso hauek ez badin badaude ados hezkuntza sistemarekin, kaltegarria iruditzen bazaie, nik uste erabaki hau hartzen duten gurasoek uste dute kalte egin behar dietela eskolak bere seme-alabei, orduan etxean irakatsi nahi badiete ondo iruditzen zait.
10- Baina zure ustez kapazitatuta al daude gurasoak umeei erakusteko?
Nik uste dut baietz, badaude adibideak non ikasleak gero karrera unibertsitariora egokitu direnak, hor hutsunea ez dago gurasoen kapazitatean, hutsunea dago umeek beste umeekin duten harremanetan. Pertsona horiek ez dituztela bizitzen eskolan bizitzen diren beste aspektu batzuk, harreman mundua eskolan bakarrik ikas daiteke, hori etxean ezin da ikasi.
11- Azken aldian irakasleek ikasleen partetik tratu txarrak jasotzen dituzten kasu asko atera dira eta zer egingo zenuke zuk  egoera hauek ekiditeko?
Bueno nire eskola lehen hezkuntzakoa da eta ez dut bizi egoera hori baina nik irakasle guztiak elkartuko nituzke eta adostuko nituzke neurri batzuk irakasle eta ikasleen artean, gurasoei deituko nieke eta gurasoak egingo nituzke arazo diziplinario horien arduradun. Nire ustez hori etxetik datorren arazo bat da, ez badiegu erakusten gure seme-alabei arauak betetzen, gero eskolara joaten dira eta han arauak jartzen dizkiegu  eta ez dituzte onartu nahi. Asko kostatzen zaie.
12- Eta labur-labur, nola definituko zenuke zuk irakasle funtzioa?
Gai honi buruz askotan aldatu dut iritzia. Hasieran uste nuen gizartea aldatu zezakeen pertsona inportante bat dela. Gero uste nuen ezetz, guraso izan naizenez, uste nuen etxetik aldatu behar dela gizartea, baloreak transmititzerakoan. Eta ez nuen nahi nik inor hezteko lan hori, nik gauza batzuk irakatsi nahi nituen. Baina orain berriro uste dut dena egin behar dugula, gure lana dena da, egin behar dugu hezi, kultura transmititu, estrategia batzuk erakutsi informazioa non dagoen jakiteko, baina baita ere hezi. Hau da baloreetan eta elkarbizitzan hezi.

1 comentario:

  1. Mesedez ortografia zaindu !!!! bereziki elkarrizketa batean. Ea berriz ez den gertatzen !!!

    Elkarrizketa polita da

    ResponderEliminar