Argi dago gizabanako bakoitza ezberdina dela,eta ez hori bakarrik, baita egoera berdinaren aurrean une ezberdinetan ezberdin joka dezakegula ere.
Dakigun bezala, azken urteotan gizarte sareek ospe handia hartu dute eta ia gazte guztiek daukate, baita hain gazteak ez direnek ere, izan ere, gaur egun gizarte sarerik ez duzula esateak ere ia lotxa ematen baitie zenbaiti. Denborak aurrera egin ahala, teknologia berriak ere gero eta ugariagoak dira. Jada, hainbat eskola, institutu eta unibertsitateetan ordenagailuen erabilera oso ohikoa bihurtu da eta batez ere unibertsitateetan hainbat ikasgaietan ordenagailu eramangarria klasera eraman daiteke klaseak errazteko asmoz.
Klasean ordenagailu eramangarria erabiltzeko eskubideak ordea, arazoak sor ditzake, batez ere unibertsitateetan, izan ere, normalean taldeak ez baitira txikiak izaten eta irakasle batek ezin baitu ikasgela guztia kontrolatu.
Ikasleek honelako egoeretan tuenti, facebook, twiter… bezalako gizarte sareetan sartzeko aprobetxatzen dute. Hainbatetan irakaslea ez da ohartzen, nahiz eta suposatu, baina beste hainbat eta hainbat kasutan ordea, irakaslea ohartu egiten da, baina zer egin behar du irakasleak honelako egoera baten aurrean?
Irakasleen erantzuna ezberdina izan daiteke, izan ere, lehen esan bezala gizabanako bakoitzak izaera ezberdina baitugu. Zenbait irakaslek zuzenean ikaslearen ordenagailua itzaliko lukete, beste hainbatek, ohartarazi egingo lukete ikaslea, batzuk kalera bidaliko lukete eta beste batzuk agian, ezikusiarena egingo lukete nahiz eta gero ebaluaketa garaian kontuan hartu edo ez.
Guk, horrelako kasu baten aurrean, modu ezberdinetara jokatuko genuke, ikasleen adinaren arabera. Ikasleak 6-12 urte bitartekoak badira, gaizki egin dutela ohartarazteko, zigortu egingo genituzke. Baina gure ustez ikasleak, gure moduan, unibertsitateko ikasleak balira ohartarazi egingo genien eurentzat okerrago dela klase orduak gutxiestea eta eurek denbora galtzea errespetu falta dela, izan ere, unibertsitatera joaten den ikasleak helburu batzuk ditu, eta ez dago ikastera derrigortuta.
Zorionak egindako lanagatik !!!
ResponderEliminar