Bullyinga geroz eta ezagunago egiten ari den zerbait dela esan daiteke, azken aldian ematen ari diren hainbat kasuren ondorioz. Eskoletan eta eskolaz kanpo ematen den fenomeno bat da baina batez ere eskoletan entzuten da gaur egunean. Adibidez, Espainia mailan %2 ikaslek tratu hauek jasaten ditu.
Bullyinga sufritzen duten haur edo nerabe batek lagunen isekak, mehatxuak eta askotan golpeak ere jasan behar izaten ditu. Irakasle asko galduta aurkitzen dira horrelako egoera baten aurrean, eta gaur egun mota honetako kasu asko ematen direnez, arlo hauetan adituek hainbat laguntza eskaintzea behar beharrezkoa da. Adituen esanetan, horrelako kasu baten aurrean tentu handiz jokatzea komeni da eta jarritu beharreko pausuak ondorengoak dira:
Lehenbizi, ezinbestekoa da arazoa duen haurrarekin eta bullying egiten dioten gainontzekoekin hitz egitea. Hauekin hitz egitean irakatsi beharreko lehenengo gauza, gatazka beharrezkoa dela gure gizartean eta gure bizitzan hainbat gatazkei aurre egin beharko diegula modu konstruktibo batean da.
Gatazkei aurre egiteko modu ezberdinak egon daitezke, eta hoietako bat ondorengoa da:
- Gatazka modu egoki batean definitzea
- Helburuak ezarri eta modu egoki batean ordenatu
- Gatazka konpontzeko modu ezberdinak pentsatu
- Modu egokiena aukeratu eta hori burutu
- Erantzunak baloratu eta gatazka konpondu ezean, berriro prozesua hasieratik hasi prozedura ezberdin batekin
Mota honetako kasuak, geroz eta gehiago ikusten dira ikastetxeetan eta askotan irakasle, guraso eta adituen laguntzaz konponduak izaten dira baina badira kasuak, irakasle edota gurasoen arreta faltagatik gaizki amaitzen direnak. Muturreko kasuetara joz, badira beren buruaz beste egiten amaitu duten haurrak lagunen mehatxu, irain... engatik.
Galdera hau erantzuterako orduan honako artikulu hau erabili dut:
http://www.guiainfantil.com/educacion/escuela/acosoescolar/index.htm
Galdera hau erantzuterako orduan honako artikulu hau erabili dut:
http://www.guiainfantil.com/educacion/escuela/acosoescolar/index.htm
Etiketak mesedez !!!
ResponderEliminarLan polita
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarsi necesitas mas informacion sobre el bullying
ResponderEliminar, entra en mi pagina , siempre es un placer colaborar con las victimas del bullying , es una situacion muy traumatica .