jueves, 14 de octubre de 2010

NOLA JOKATU BEHAR DU IRAKASLEAK TDHA EDO HIPERAKTIBITATEA DUEN IKASLE BATEN AURREAN?

Gizabanakoari hiperaktibitatea diagnostikatzen zaion unetik irakasleak jakinaren gainean egon behar du, izan ere, bere jarrerak ezberdina izan beharko du ikaslearen aurrean, izan ere, gaixotasun honek ikaslearen hezkuntza sisteman zailtasunak dakartza, batez ere, idazteko, irakurtzeko eta kalkulu matematikoak egiteko, arreta jartzeko zailtasunak baitituzte.
Irakasleak uneoro kontutan hartu beharko du ikasle hiperaktiboaren presentzia klasean, esaterako, azalpenak ematerakoan. Lehenik eta behin irakasleak haurrari gertutasun bat adierazi beharko dio, hizkuntza garbi batez hitz egin beharko dio eta ikaslearengan arreta pizteko moduko azalpenak eman. Garrantzitsua da kasu hauetan ikasleen ariketak modu erraz batean azalduta egotea eta ahal baldin bada ahalik eta modu laburrenean. Oso garrantzitsua izango da ikasle hauei jarraitasun bat eskaintzea ikasgelan, ariketak egiterako garaian batez ere.
Aipatu behar da irakaslearen lana honelako kasu baten aurrean ezinbestekoa eta oso garrantzitsua dela. Hala ere, ez da ahaztu behar irakasleak beste ikasleak ere kontutan izan behar dituela, beraietaz ahaztu gabe.
Honelako kasuetan oso garrantzitsua da irakasleak ikasleari ordena mantentzen laguntzea, agenda erabiltzen irakastea, beharrezko laburpenak eta eskemak egiten laguntzea… Baita beste ikasleekin harremanak ahalik eta egokienak izaten saiatzea, izan ere, horrelako kasu batzuetan haurrak baztertuak edo ezberdinak sentitzen baitira eta garrantzitsua izango litzateke TDHA duten haur hauek ez ezberdinak sentitzea.
Hau da, azken finean, ikasle bakoitzaren egoera ondo ezagutu eta aztertuz irakaslea ikaslearen beharrizanetara egokitu behar da, gainerako ikasleez ahaztu gabe.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen orrialde interesgarri batzuk:

1 comentario: