viernes, 29 de octubre de 2010

1. EKARPENA Bolonia: Hezkuntza sistemako eztabaida handiena.

Azken urteetan puri-purian dago bologniak unibertsitate ikasketetan izango duen eraginaren eztabaida. Hasiera batean ikasketa hauek hobetzeko 1999an Bolonia izeneko hiri italiarrean hasi zen prozesua, baina urteak pasa ahala prozesu honen aurka dauden pertsona asko agertu dira. Boloniaren helburuetatik 6 azpimarratu ditzakegu eta honako hauek dira:

1- Titulazio- eta kalifikazio-sistema bateratuak lortzea. Honek ez du esan nahi titulazio hauek akordioa sinatu duten herrialde guztientzat berdinak izango direnik, herrialde bakoitzak kurtso kopuru ezberdina izan baitezake.

2- Unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan banatzea: Gradua, masterra eta doktoretza.Graduek 3-4 urteko iraupena izango dute, masterrak 1-2 urtekoa eta doktoretzaren iraupena unibertsitatearen arabera ezberdina izango da.

3- Kreditu-sistema bateratua sortzea. Metodologia honek ez ditu klasean sartzen diren orduak soilik kontuan hartzen, baizik eta ikasleak eskolatik kanpo sartutako orduak ere bai, lanak egiten edota azterketetarako ikasten esaterako.

4- Ikasle, irakasle eta ikertzaileen mugikortasuna sustatzea. Kredituen metodologia honekin ikasleak Europan zehar bultzatu nahi da.

5- Europear unibertsitateen elkarlana sustatzea goi mailako ikasketen kalitatea ziurtatzeko.

6- Ikasleen garapen kurrikularra sustatzea.

Bestalde, hasieran aipatu dugun bezala, jende asko agertu da prozesu honen aurka eta 4 arrazoi hauek azpimarratzen dituzte:

1- Pribatizazioa. Hezkuntza korporazio handiak hezkuntza pribatizatzen ari direneko ustea dute eta bolonia pribatizazio hau handitzeko eginda dagoela uste dute.

2- Merkantilizazioa. Hezkuntza enpresa pribatuen esku gelditzeko arriskua ikusten dute, hau negozioak egiteko erabiliz.

3- Arazo ekonomikoak. Ikasketak ordaindu ahal izateko bekak beharrezkoak izango direla esaten dute, baita europatik zehar ikasleek bidaiatu ahal izateko ere.

4- Euskara. Ingelesak inoiz baino garrantzia gehiago hartuko du boloniarekin. Euskarak lehen baino oraindik konpetentzia gehiago izango du beraz.


Hemen duzue bideo bat non psoe-ko hezkuntza arduradunak boloniari buruz azalpena ematen duen honen alde eginez:





Bideo hoetan aldiz plan honen kontrako pertsona baten iritzia entzun dezakegu, zeinak humorez eta mihian ilerik gabe hitz egiten duen boloniari buruz.

(lehen zatia)


(bigarren zatia)


HAUSNARKETA:

Gure ustez boloniari buruz politikoek ematen dituzten azalpenak egokiak eta konbintzenteak dira, beraien esanetan hobeto preparatuta aterako baikara ikasleok, emango diguten materia praktikoagoa izango baita. Esan behar dugu Europan zehar errazago mugitzeko ideia asko gustatzen zaigula eta guretzat oso egokia izan diatekeela hizkuntzak ikasteko ondo etorriko zaigulako, argi dago hau gero eta garrantzitsuagoa dela globalizazioaren eraginez.

Hala ere, esaten dizkiguten gauza on guzti hauen atzean uste dugu badaudela asmo hezkutu batzuk. Alde batetik uste dugu politikoek bilatzen dutena beraien diru kopurua handitzea dela. Globalizazioa oso ongi datorkie horretarako eta bolonia uste dugu globalizazio horren parte dela, hezkuntza ia Europa osoan berdintzen duelako. Bestalde, bideoan entzun ditugun hitzekin gizartean beraietaz dagoen pentsamendua hobetu nahi dutela uste dugu, hitz politak soilik esaten dituztelako atzean dagoena erakutsi gabe.

Ekarpen hau egiteko artikulu hontan oinarritu gara:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Bolognako_prozesua

Informazio gehiago nahi baduzue hemen daukazue erdarazko artikulu bat:
http://es.wikipedia.org/wiki/Proceso_de_Bolonia#El_proceso_de_Bolonia_en_Espa.C3.B1a

1 comentario:

  1. Ekarpen polita... Gaia ez duzue justifikatzen eta ez dut inolako harremanik ikusten ikertu beharreko gaiarekin. Mesedez ez galdu fokoa !!!

    Ondo egiteko gaitasuna erakusten duzue baina ezin dut ontzat eman.

    ResponderEliminar