Azken urteetan areagotu egin da interneten irakasleak ikasleen partetik jipoituak diren bideo kopurua, eta dagoeneko asko kezkatzen duen asunto bat da hau. Arazo honen jatorria etxean dago gure ustez, umeei lehenik eta behin etxean irakatsi behar baitzaie eta irakasleari errespetua faltatzea diziplina falta argi bat da.
Irakasleei jo, iraindu edo kasurik ez egitea bezalako jarrerak dituzten haurrek etxean ez dituzte bete beharreko arau batzuk izaten eta nahi dutena egiten dute. Gainera, gaur egun umeak gehiegi mimatzeko joera gailendu da eta hori ez da ona haurrentzat, gero eskolara joaten baitira, eta han arauak jartzen dizkietenean ez dituzte ondo asimilatzen eta ez dute jakiten nola jokatu. Ondorioz irakasleen lana asko zailtzen da eta neurri zorrotzagoak hartu beharra dauzkate, baina honela ere ez dira arazoak bukatzen, guraso batzuk eskoletara joaten hasi baitira irakasleei kargu hartzera beraien seme-alabak klasetik kanporatu dituztelako edota errieta egin dietelako.
Kasu hauek muturrera eramaten baditugu, irakasleak jipoituak izatera irits daitezke eta ondorioz ikasleak kanporatuak. Hemen daukagu interneten aurkitu dugun bideo bat non ikasleak kontra egiten dion irakasleari mugikorra emateko esaten dionean.
Honelako kasu baten aurrean guk irakasle guztiak elkartuko genituzke, ikaslearekin batera eta ikaslearen gurasoekin, eta neurri batzuk hartuko genituzke, gurasoak arazo diziplinario horien arduradun eginez. Gurasoek neurri hauek ez balituzkete beteko neurri handiagoak hartzea egokia iruditzen zaigu, ikaslearen kanporaketa eskolatik esaterako.
Amaitzeko, esan mugikorrekin eszena hauek grabatzen dituzten ikasleak ere jipoiaren konplize egingo genituzkeela, hau ekiditeko ezer ez egiteagatik eta gero bideoa sarean ipintzeagatik.
Etiketik gabe !!!!
ResponderEliminarOndo dago lana (Informazio iturria barne ;-)