
Ez zen gauza erraza izan baina pasatako esperientziak pentsarazi egin zion. Buruari hainbat buelta eman ostean, ikasketetan aurkitu zuen irtenbidea. Bere ibilbidea hautatzerako garaian bere esperientzia kontutan hartu zuenez, konturatu zen eskolak drogen munduari buruz informazio gehiago eman behar ziela gazteei edota mundu horretan erortzeko arriskua zutenei. Honek bultzatuta irakasle ikasketak hasi zen egiten.
Hasiera batean gogorra egin zitzaion ikasketen munduan zentratzea baina denborak aurrera egin ahala eta praktikak egiteko unea iritsi zenean, haurrekin izan zuen lehenengo kontaktuak bultzatu zuen ikasketekin aurrera jarraitzera.
Azkenik ikasketak amaitu eta Lekeitioko haur eskolan hasi zen irakasle lanetan. Haurrei hezkuntza egokia emateko gogoarekin hasi zen Jon baina ohartu zen hau ez zela hain gauza erraza, hainbat aspektu hartu behar baitira kontutan. Alde batetik haurrei irakatsi beharreko materia dago eta bestetik haur hauen sozializazioa ere kontutan hartu beharra dago. Honela konturatu zen ez dela hain erraza haur bakoitza indibidualki aztertzea eta dituen arazoei aurre egitea. Baina hala ere egin beharreko ahaleginak egin zituen, bere esperientziaz gogoratzen baitzen, eta horrexegatik asko inplikatu zen irakaskuntza lanetan. Ohartu zen zeinen garrantzitsua den haurrei gizarteko balioak ondo transmititzea.Geroztik hainbat ikastetxetan egon da Jon irakasle gisa eta oso harro sentitzen da egin duenaz. Orain Donostiako ikastetxe batean egiten du lan eta irakasle funtzioa egoki betetzen jarraitzen du, bere ustetan behintzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario