Long Life Learning edo etengabeko ikaskuntzari buruz hitz egingo dugu. Lehenik eta behin definitu egingo dugu eta ondoren, honen inguruan dugun iritzia adieraziko dugu.
Europar Batasuneko Batzordeak eta kide diren estatuek Etengabeko Ikaskuntza definitzeko esan zuten hura iraunkortasunez egiten den ikaskuntzako jarduera erabilgarri oro dela, betiereko gizalegezko ikuspegi pertsonala edota gizarte edo enpleguarekin erlazionatutako ikuspegia erabiliz, prestakuntza, ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin gauzatutakoa.
Orain arte, teknologia berritzen joan den heinean, berrikuntza ugari jasan ditugu. Berrikuntza garrantzitsuenetariko bat interneta da. Hori dela eta, lan mundua izugarri ari da aldatzen, izan ere, gaur egun interneta lan munduan ia beharrezkoa da, batez ere, irakaskuntza munduan.
Irakasleek orain arte ez dute ordenagailuen eta, batez ere, internetaren behar masiborik izan. Lehen irakasleek testu liburuak zituzten irakasteko, baita ikasleek ere. Azalpenak ahoz ematen zituzten orokorretan eta laguntza gisa arbela erabiltzen zuten. Gainera, aipagarria da, lehenago ikasgeletan ez zegoela ordenagailurik, ezinezkoa zen eta. Gaur egun ordea, gauzak asko aldatu dira, ikaskuntzak berrikuntza asko jasan ditu eta irakasleek zein ikasleek berrikuntza hauetara egokitu behar dute, hau da, Etengabeko Ikaskuntza egin behar dute. Orain irakasle zein ikasleek ez dute ia testu libururik. Azalpenak emateko ordenagailuaren bidez, diapositiben bidez edota interneta erabiliz egiten dute eta arbela erabiltzen dutenak gero eta gutxiago dira. Gaur egungo ikasgeletan gainera, ordenagailurik ez egotea arraroa egiten zaigu, izan ere, unibertsitate mailan batez ere, ikasleek euren ordenagailuak eramaten dituzte ikasgeletara.
Gai honen inguruan taldekideok ere badugu geure iritzia. Gure ustez Etengabeko Ikaskuntza beharrezkoa da, izan ere, ikasketa planak aldatzen doazen heinean teknologia batzuk zaharkitu egiten dira eta berriak erabili beharrean suertatzen gara, beraz, esan daiteke, erronka berria jarri zaiola gizarteari.
Funtsean, Etengabeko Ikaskuntza premia bihurtu da eta gizartearen onurarako izatea espero dugu.
Funtsean, Etengabeko Ikaskuntza premia bihurtu da eta gizartearen onurarako izatea espero dugu.
Asmoa ondo dago !!! ni kontuz ibiliko nintzateke esaten dituzuenekin ondo argudiatuta gabe. Adibidez: "Orain irakasle zein ikasleek ez dute ia testu libururik"
ResponderEliminarBestalde, LongLifeLearning ideia ez da teknologien kontua bakarrik !!! gure izaera osotara begira dago. Etengabe formatzen ibili beharko gara arlo guztietan !!!!
Etiketak mesedez !!!