viernes, 29 de octubre de 2010

2.EKARPENA: irakasleak atzerrian

Geroz eta arruntagoa egiten zaigu irakasle bat atzerrira joan dela denboraldi baterako entzutea. Irakasle askok amaitzen dute euren herrialdetik kanpo klaseak ematen, karrera amaitu ondoren. Hori gutxi balitz, ikasle asko, irakasle ikasketak egiten ari direla kanpora joaten dira denboraldi batez praktikak burutzera.
Espainiatik jende asko joaten da atzerrira gaztelerako klaseak ematera, hizkuntza hau geroz eta gehiago erabiltzen den hizkuntza baita eta geroz eta garrantzi gehiago duena.
Hau, alderantziz ere gertatzen da. Kanpoko jende asko etortzen da hona ingeleseko, frantseseko... edo beste hainbat hizkuntzatako klaseak ematera. Gaur egunean nork ez du izan irakasle ingeles bat? Ziur nago ia guztiok izango zenutela baten bat, gaur egunean oso arrunta baita ikastetxe bakoitzak irakasle kanpotar bat gutxienez izatea urtean zehar.

Adibide zehatz bat jarriko dugu. Ondorengo bideo honetan, Judith izeneko emakume bat ikus dezakegu haurrei klaseak ematen. Bera izatez, Ameriketakoa da eta jubilatuta dago bertan baina Valladolidera joan da egun batzuk pasatzera, eta bertako haurrei ingeleseko klaseak ematen dizkie. Nahiz eta bere ibilbidea irakasle bezala Amerikan amaituta egon, atzerrian klaseak ematen jarraitzen du eta modu honetan berak ere gaztelania ikasteko aukera du.



Modu honetako proiektuak oso egokiak iruditzen zaizkigu, ikasleentzat oso aberasgarriak baitira eta eurentzat ez baita gauza bera, bere hizkuntza ezagutzen ez duen batekin egotea edo ezagutzen duen batekin egotea. Haurraren hizkuntza ezagutzen ez badu, ahaleginak egingo ditu bere hizkuntzan hitz egin eta komunikatzeko eta modu honetan askoz gehiago ikasiko du.
Ikasleez gain, irakasleentzat ere oso garrantzitsua dela kanpoan denboraldi bat egitea uste dugu, eurentzat ere beste kultura bateko haurrekin egotea oso aberasgarria izan baitaiteke euren ibilbide profesionalerako.

1 comentario:

  1. Etiketak !!!
    Fokua ez dago oso argi !!! baina bestean baino hobeto !!!

    Aurrera.

    ResponderEliminar