4. Atal honetan kasua erreferentziatzat hartuta lege bat, bi galdera eta hiru ekarpen egingo ditugu. Hain zuzen ere, hauek izango dira:
-Emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasun legea (2005)
-Eskola mistoek hezkidetza bultzatu eta sexismoa baztertu al dute?
-Zergaitik da heziketa banandua hobea?
-Eskola mistoetan ikastearen abantailak
-Eskola mistoetan sexismoa ematen da ala ez
-Eskola mistoetan mutilak eta neskak berdin tratatzen al dituzte?
viernes, 26 de noviembre de 2010
MAPA KONTZEPTUALA
Ondorengo mapa kontzeptualean aztertuko ditugun puntuak azalduko dizkizuegu.
http://www.mindomo.com/view.htm?m=176de69fc6084e58a19cbd24c08130a5
http://www.mindomo.com/view.htm?m=176de69fc6084e58a19cbd24c08130a5
ESKOLA MISTOETAN NESKAK ETA MUTILAK BERDIN TRATATZEN AL DITUZTE?
Nahiz eta gaur egunean berdintasuna asko bultzatzen den eta eskolan bertan ere berdintasuna askotan azpimarratzen den eta erakusten den, neska eta mutilak berdinak garela esan, eskola mistoetan ezberdintasunak nabariak dira bi generoen artean. Ezberdintasun hauek gehienbat kirol arloan notatzen dira. Askotan ikusi dugun eta bizi izan dugun irudia da frontoi batean aurreko aldean mutilak pelotan jolasten eta neskak atzean frontoi laurden batean jolasten. Edota jolasen bat egiterako orduan neskak alde batetik eta mutilak beste alde batetik jartzea. Nahiz eta neska eta mutilek ezberdintasun fisiko batzuk eduki, askotan ezberdintasun hauek puztu egiten dira eta behar baino garrantzi gehiago ematen zaie.
Honez gain, mutil askoren iritziz askotan bronka botatzerako orduan zerbait gaizki eginez gero, mutilak eta neskak ez dituzte berdin tratatzen. Askoren ustez, mutilekin gogorragoak izaten dira izan ere, orokorrean umetan neskak baino aktiboagoak dira eta arazo gehiago sortzen dituzte klasean. Baina hau ez da guztiekin gertatzen, izan ere, kiroletatik kanpo gainontzeko klaseetan ez dago kirolean bezalako desberdintasun fisikorik. Hala ere, bada beste une bat asko notatzen dena ezberdintasuna. Berau, pisuren bat mugitzeko edo jasotzeko orduan da. Norbaiti laguntza eskatu behar bazaio beti normalean mutilei esaten zaie.
Gure ustez, ez litzateke hainbesteko ezberdinketa eman behar nesken eta mutilen artean. Izan ere, kirol arlotik kanpora ez baitago ezberdintasunik nesken eta mutilen artean. Hala ere, batzuetan nahigabe bada ere gure gizartea horrela dagoenez antolatuta ez dira berdin tratatzen neskak eta mutilak.
EMAKUMEZKOEN ETA GIZONEZKOEN BERDINTASUN LEGEA (2005)
Berdintasun lege hau, arau juridikoetan jasota dago. Emakumearen aurkako bereizkeria era guztiak ezabatzeari buruzko Konbentzioak emakumeen eta gizonen berdintasun printzipioa aldarrikatzen dira bertan. Konbentzio horretan hainbat konpromiso hartu ziren. Leku ezberdinetan aldarrikatu ziren eta jarraian, horietako batzuk aipatuko dizkizuet. Batasuneko eta kide diren estatuetako politika eta ekintza guztietan integratu behar da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak ezabatu eta horien berdintasuna sustatzeko helburua, berdintasunerako eskubidea eta sexuaren ziozko bereizkeriarik eza, herri aginteek pertsonen eta taldeen berdintasunerako baldintzak sustatzeko eta hori lortzeko oztopoak ezabatzeko betebeharra dutela, berdintasun hori benetan eta modu eraginkorrean gauzatu dadin, emakumeen eta gizonen berdintasuna bizitzako arlo guztietan bultzatzea,…
Emakume eta gizonek betetzen dituzten roletan aldaketa handiak ari dira gertatzen. Lege honen helburu nagusietako bat orain arte berdintasun-politiken garapenerako egin den lanean sakontzeko oinarriak ezartzea da.
Lege honek, beste hainbat zehaztapen ere ematen ditu eta gehiago jakin nahi baduzue, informazio gehiago ondorengo orrialdean aurkituko duzue:
Zergaitik da heziketa banandua hobea? (Der Spiegel, Europako aldizkari garrantsitsuenak egindako ikerketa)
Ikerketa honek jarraitzen defendatzen duen tesia hurrengoa da: mutilek eta neskek baditugu desberdintasun biologiko batzuk, zeintzuen bidez ezberdina den gure garapena. Hau egiaztatzeko hainbat proba egin zizkieten, bai letrei dagokien arrazoimenari buruzko probak eta baita zenbakiei dagozkienak ere, 7-9 urte inguruko 80 umeri (40 neska eta 40 mutil). Proba amaitutakoan ondorioztatu zuten neskek mutilek baino emaitza hobeak lortu zituztela bi motetako probetan.
Sarrera:
Biologikoki ditugun ezberdintasunetako bat da gure garunaren funtzionamendua ezberdina dela bi generoen artean, eta banandutako hezkuntzak hauxe defendatzen du, ezberdintasun hauek abantaila moduan erabiltzea haurren gaitasunak hobeto aprobetxatzeko.
Arazoaren planteamendua:
Zein motatako arrazoimena (letrei dagokiena edo zenbakiei dagokiena) garatzen da hobeto nesketan eta mutiletan?
Arrazoiketa:
Neskek azkarrago garatzen dute garunaren ezker hemisferioa eta honi esker letretarako gaitasun gehiago daukate. Mutilek aldiz garunaren eskuin hemisferioa haratzen dute lehenik eta honek zenbakietarako gaitasun gehiago ematen die. Hainbat ikerketa eta inkestari esker ikus daiteke bi generoekin metodologia ezberdina erabilita hobeto aprobetxatzen direla haurren gaitasunak.
Helburuak:
Orokorrean zehaztea zenbakiei dagokien arrazoimenerako joera maila kuantitatiboan.
Orokorrean zehaztea letrei dagokien arrazoimenerako joera maila kuantitatiboan.
Generoaren arabera zehaztea zenbakiei dagokien arrazoimenerako joera maila kuantitatiboan.
Generoaren arabera zehaztea letrei dagokien arrazoimenerako joera maila kuantitatiboan.
Marko teorikoa:
Biologikoki ezberdinak gara neskak eta mutilak, baina ezberdintasun hauek ez dira organo sexualetara soilik mugatzen. Garunaren garapena ezberdin ematen da neskengan eta mutilengan, enbrioiak garenean jada ezberdintasun hauek ematen dira, Sandra Witelson eta Maria Gaudin zientzialariek esaten duten bezala. Beste batzuen artean, Hobson zientzialariak ikerketa bat egin zuen hainbat umerekin, eta emaitzetan lortu zuena hurrengoa izan zen, neskek emaitza hobeak ateratzen zituzten letrei zegokien probetan. Adibidez, bigarren hezkuntzan CI maila 111.0 izan zen gizonetan eta emakumeena 114.5.
Hugo Liañok, Madrideko unibertsitate autonomoko irakasleak beste ikerketa bat egin zuen non hurrengoa gaitasunetan nork zuen gaitasun gehiago adierazi zuen:
- Hitz egiteko gaitasuna: Emakumea
- Arrazoimen matematikoa: Gizona
- Hitzezko arrazoimena: Emakumeak eta gizonak
- Espazioaren kontrola: Gizona
- Intuizio emozionala: Emakumea
Heziketa banandua eskaintzen duten ikastetxeen argumentuak honakoak dira beraien metodologia hobea dela argudiatzeko:
- Pertsona bakoitza emakume edo gizonezko jaiotzen da eta heldutasun eta ikaskuntza prozesua abiadura ezberdinetan ematen du.
- Heziketa prozesuan ezin dira alde batera utzi ezberdintasun hauek, baizik eta errespetatuak izan behar dira.
- Eskolaren lana da ikasle bakoitzaren gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzea.
- Adin gutxiko mutilak inpulsiboak, desordenatuak, ikasketetan zentratzeko gaitasun gutxiagokoak eta beraien emozioak transmititzeko zailtasun handiagokoak bezala deskribatzen dira.
- Bi urterekin, jada umeek badakite bi generoen arteko erlazioan parte hartzen dituzten faktoreak bereizten.
- Mutilak normalean neskak baino hobeak dira arrazoimen abstraktua erabiltzean, proiektuak eraikitzean, indar fisikoan, abiaduran eta espazioaren pertzepzioan.
- Neskak normalean mutilak baino hobeak dira hizkuntzaren inguruko arloetan, artearen inguruan, pertsonak ezagutzeko gaitasunean, erlazio interpertsonaletan, detaieak egitean eta adaptazio gaitasunean.
- Nesken heldutasun prozesua mutilena baino azkarrago ematen da.
Ondorioak:
Honelako hainbat ikerketa begiratu ondoren hurrengo ondorioetara iritsi ziren: Mutilek eta nesken garunetako ezberdintasunak kontuan hartu behar dira heziketa prozesu egokia eman dadin, genero bakoitzak dituen gaitasunak egoki aprobetxatzeko. Horregatik, herrialde oso aurreratuetan heziketa bananduaren aldeko apustua egiten ari dira, neskak eta mutilak batera ikastea genero bakoitzak dituen gaitasunak alferrik galtzea baita.
Gainera, autore askoren ustez, heziketa banandua eskaintzen duten ikastetxeetako irakasleak ikasleen sexu berdinekoak izaten dira eta hainbat idazleren ustetan hau ona da ikasleek bera har baitezakete erreferentzia gisa eta berarekin dituzten dialogoak naturalagoak dira.
Artikulua egiteko oinarritu garen orrialdea:
http://www.gestiopolis.com/economia/desarrollo-del-razonamiento-infantil.htm
Artikulua egiteko oinarritu garen orrialdea:
http://www.gestiopolis.com/economia/desarrollo-del-razonamiento-infantil.htm
2.EKARPENA Eskola mistoetan sexismoa ematen den ala ez.
Gaur egun heziketa berezitua ematen duten oso eskola gutxi gelditzen dira, eskola publiko guztiak mistoak baitira. Hau oso ondo iruditzen zait haurren garapen psikosoziala egokia izan dadin. Baina benetan berdin tratatuak al dira eskola mistoetan neskak eta mutilak?
Argazki hontan argi ikusten da ikastetxeko patioa ze generoren menpe dagoen. Neskei txukuntasuna gehiago exigitzen zaie baina mutilei aldiz lan fisikoak egiterakoan (mahiak alde batetik bestera mugitu adibidez) gehiago eskatzen zaie laguntza. Hauek dira eskolan eguneroko bizitzan aurki ditzakegun adibide batzuk, baina beste asko daude. Beraz, berdintasuna hainbeste defendatzen duen eskolan ere generoen artean hainbat bereiztasun egiten direla ikus dezakegu.
Hala ere, esan beharra dago klaseak emateko orduan neskak eta mutilak berdin tratatuak direla, denei metodologia berdinaren bidez irakasten zaiela, eta denei emaitza berdinak eskatzen zaizkiela. Gainera, aipatu beharra dago gorputz heziketa bezalako asignaturetan neskek eta mutilek derrigorrez hartu behar dutela parte, mota guztietako jolas eta kiroletan. Hau oso garrantzitsua da ikasle bakoitzak bere gaitasunak ezagutzeko eta gustuko balin badu gaitasun hauek garatzens jarraitzeko.
Uste dugu ondo dagoela metodologia eta emaitza berdinak eskatzea, genero aldetik denok gai garelako esklan irakasten dizkiguten gauzak ikasteko. Baina lehen aipatu ditugun genero ezberdintasunen adibideak ez liratekela gertatu behar iruditzen zaigu. Gizarteko aurreiritziak gainditu behar genituzkela iruditzen zaigu, adibidez mahiak mugitzeko orduan argi dago neskak gai direla leku batetik bestera mugitzeko.
1. GALDERA: Eskola mixtoek hezkidetza bultzatu eta sexismoa baztertu al dute?
Eskola mistoak sortzearen arrazoi nagusietako bat neska eta mutilen arteko berdintasuna lortzea zen baina aipatu beharra dago irakaskuntzako hainbat eragilek aitortzen dutela berdintasuna urrun dagoela, izan ere, desorekak oso nabarmenak dira. Ikasgeletan genero bortizkeriak dirau eta ezinulertuak egunerokoak direla nabari da. Oraindik ere generoen arteko ezjakintasunak, errespetu faltak, estereotipo errepikatuek… ikasgeletan jarraitzen dute. Beraz, ez da nahikoa neska eta mutilak gela edo espazio fisiko berdinean egotea, hezkidetza landu behar da. Kontestu horiek gizarte sexistaren produktu dira, izan ere, gizonek eta gizonentzat eraikitako hezkuntza eremuan emakumean sartzean sortu da eskola mistoa. Ez da ordea, gizon eta emakumeen eredu kulturalen uztarketan oinarrituta sortutako hezkuntza. Beraz, oinarrian ere, ez da berdintasun kontzeptua nabari.
Esan daiteke eskola mistoa sortu arren, oraindik ere rol femenino eta maskulionen funtzioaren arabera estereotipatutako hezkuntza eskaintzen dela eta estereotipo horietatik kanpo dagoen heziketa lantzen denean, gehienetan femeninoa maskulinoan integratzen da.
Hori frogatzeko adibide garbi bat honakoa da: oraindik irakasleak azalpenak ematen dituenean noizbait entzun izan dugu “gizonak” eta hitz edo termino horrekin neskek ere aditzera eman behar dute gizakiez ari dela.
Beraz, geletan, hezkidetza eta sexuen arteko berdintasuna apenas lantzen da sistematikoki, bereziki konprometitutako irakasleen kasu puntualetan izan ezik. Administrazioak ere ez du behartzen legeetan ezarritakoa praktikan jartzera, honek prestakuntzan inbertsio gehiago, denbora eta espazio berriak sortzea eta material berrien hornidura ekarriko lukeelako.
Zer egin jakitea zaila da. Neskak ezin dira behartu espazio gehiago bete edo futbolean aritzera, eta mutilaei ere ezin zaie behartu panpinaetan jolasteko.
Gure iritziz, Ana Agirre Emakundeko prestakuntza arduradunak azaltzen duen bezala: "eskolak bizitzarako baliagarri diren balio guztiak integratu behar lituzke, bai emakumezko bai gizonezko generoari atxikitakoak. Eta denei eskaini behar zaizkie, neskei eta mutilei. Hori litzateke benetan aukera berdintasunerako heziketa eskaintzea".
Hona hemen informazio gehiago:
1. EKARPENA: Eskola mistoan ikastearen abantailak
Elkarrekin ikastearen abantailei buruz hitz eingo dugu jarraian. Garai batean eskola denak bananduak izanagatik ere, orain kontrakoa gertatzean da eta guk gaur egungo eskola mistoaren alde egingo dugu.
Gaur egungo gizartean, neska eta mutilak txikitatik hezten gara elkarrekin, beraz, haurrek egokitu zaien munduan bizi behar dute.
Guretzat batera eskolaratzeak abantailak ditu, izan ere, gizartean emakume eta gizonak batera bizi gara, orduan, eskolan ere neska-mutilak elkarrekin bizi behar dute, eguneroko gizarte harremanak eta elkarbizitza sustatzeko.
Eskola mistoak sortu ziren unetik, gizartean genero oreka lortu nahi da, hau da, bi sexuen arteko berdintasuna eta hau eskola mistoak duen helburua izanik, eskolan bertan lortzen saiatu behar da. Eskola mistoetan, eskola bananduetan ez bezala, bi generoek aukera berdinak izango dituzte, hau da, neska zein mutilek aukera berdinak dituzte ikasketak, lanbidea… hautatzerako garaian. Beraz, eskola mistoek lagundu behar dute generoaren inguruko estereotipoak apurtzen.
Eskola bananduaren alden daudenek, argudio nagusitzat emaitza akademikoak jartzen dituzten arren, geure ustez emaitza akademikoen aurretik daude beste alderdi garrantzitsu batzuk, hala nola, pertsona bere osotasunean hezi eta alderdi sozial, afektibo eta emozionala areagotzea. Izan ere, emaitza akademikoen gainetik dago, geure ustez, pertsona bera. Beraz, eskola mistoek, hau da, neska eta mutilek ikasgela berean elkarrekin bizitzeak, hori errazten du.
Bideo honetan gatazka bat ikus dezakegu, baina ni, kasu honetan, Pedro Martinezek defendatzen duenaren alde nago.
Gehiago jakiteko hona hemen informazio iturri batzuk:
jueves, 25 de noviembre de 2010
GEHIAGO JAKITEKO
Gehiago jakin nahi baduzue, hona hemen guk informazioa aurkitzeko erabili ditugun iturriak:
http://www.berdintasuna.ehu.es/p234-content/eu/contenidos/normativa/planigualdad_leyigualdad/eu_leyigual/adjuntos/4-2005_Legea,_otsailaren_18koa.pdf
http://www.gestiopolis.com/economia/desarrollo-del-razonamiento-infantil.htm
http://www.hikhasi.com/artikulua/705
http://www.buruxkak.org/liburuak/213/rol_sexualak_eta_eredu_sozialak/pdfa_textu_eran.html
http://www.berdintasuna.ehu.es/p234-content/eu/contenidos/normativa/planigualdad_leyigualdad/eu_leyigual/adjuntos/4-2005_Legea,_otsailaren_18koa.pdf
http://www.gestiopolis.com/economia/desarrollo-del-razonamiento-infantil.htm
http://www.hikhasi.com/artikulua/705
http://www.buruxkak.org/liburuak/213/rol_sexualak_eta_eredu_sozialak/pdfa_textu_eran.html
viernes, 12 de noviembre de 2010
AURKEZPENA
Gure blogeko atal honetan garapen pertsonalari buruz hitz egingo dizuegu. Horretarako, hiru galderei erantzun diegu eta lau ekarpen egin ditugu.
Galderak honakoak dira:
-Adimen anitzen arabera nola adatzen da haur baten garapen pertsonala?
-Nola hobetu dezake irakasle batek haur baten autoestima?
-Nola eraiki daiteke autokonfiantza?
Ekarpenak berriz gai hauei buruzkoak dira:
-Nolakoa da gizartearekin harremanik izan gabe hazi den haur baten garapen pertsonala
-Autoestima baxua duen irakasle batek duen eragina ikasleengan
-Etorkin baten garapen pertsonala
-Errepikatzaileen garapen pertsonala klasekideekin duen harremanaren arabera
Galderak honakoak dira:
-Adimen anitzen arabera nola adatzen da haur baten garapen pertsonala?
-Nola hobetu dezake irakasle batek haur baten autoestima?
-Nola eraiki daiteke autokonfiantza?
Ekarpenak berriz gai hauei buruzkoak dira:
-Nolakoa da gizartearekin harremanik izan gabe hazi den haur baten garapen pertsonala
-Autoestima baxua duen irakasle batek duen eragina ikasleengan
-Etorkin baten garapen pertsonala
-Errepikatzaileen garapen pertsonala klasekideekin duen harremanaren arabera
MAPA KONTZEPTUALA
Mapa kontzeptual honetan blogaren atal honetan ikusiko duguna azaltzen da.
http://www.mindomo.com/view.htm?m=f8da9de761f840a59c4084119ad7d8a8
http://www.mindomo.com/view.htm?m=f8da9de761f840a59c4084119ad7d8a8
Nola hobetu dezake irakasle batek haur baten autoestima?
Autoestimatzea, norberak bere burua maitatzea da, hau da, autoestima gutxi edukitzea norberak bere burua gutxi maitatzea da eta autoestima handia edukitzea, aldiz, norberak bere burua asko maitatzea.
Autoestiman inguruneak eragin handia du, bertatik jasotzen baitu pertsona batek izaerari, portaerari… buruzko informazioa. Bertan, eragina duten eremu nagusiak honakoak dira: gizarte eremua (laguntasunean oinarrituta), eskola eremua (emaitzek eragin handia dute), familia eremua (familiaren onarpena), gorputz irudia eta autoestima globala. Azken hau aurrekoen batura da.
Guraso maitekor, zaintzaile, goxoak dituzten haurrek autoestima positiboa izaten dute orokorrean eta gero gizarteak autoestima hori indartu egiten du. Eskolan emaitza onak ateratzeak ere eragin positiboa du haurraren Autoestimuan. Azkenik esan beharra dago gizarteak ere berebiziko garrantzia duela haurraren Autoestimuan, gizarteko hainbat taldetako haurrak sarri beste umeek gutxietxi egiten dituzte arraza edo etnia ezberdinekoak direlako eta horrela autoestima positibo bat izatea oso zaila da. Hala ere azken hauen kasuan baliteke autosetima positibo bat izatea lortzea baldin eta familiak bere arraza eta etniarekiko harrotasuna eta lotsarik eza izaten erakusten badio.
Bestalde, aipagarria da esatea Autoestima gradu ezberdinak daudela, hau da, ez dela dena zuria edo beltza izan behar. Graduak eta gradu bakoitzeko ezaugarriak honakoak dira:
- AUTOESTIMA DESPROPORTZIONATUA:bere buruaz duen kontzeptuaren eta bere idealaren artean aldeak handiak direnean sortzen da eta autoestima baxu mota bat da. Pertsona hauek portaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneak izaten dituzte.
- AUTOESTIMA ALTUA: Bere buruaz duen kontzeptua bere idealarekin bat datorrenean sortzen da. Pertsona hauek lasaiak izaten dira, bere buruaz arro daude eta gaitasun sozial onak izaten dituzte, lagun asko izaten dituzte.
Eskolan jasotzen duten garapenari dagokionez, Lehen Hezkuntzan idazten eta irakurtzen iksten dute, beraien mailara egokitutako matematika ariketak ebazten ikasten dute, kirola egiten dute eskolan… eta ekintza hauek denak garrantzi handia dute haurrengan, izan ere, lortutako emaitzak beraien artean konparatzeko joera izaten dute. Noiz ez ditugu entzun haurrak esanez:” Mikel Ander baino hobea da korrikan”, “Ane txarrena da saskibaloian”? Konparazio hauek eragin zuzena dute haurren autoestiman. Emaitza hoberenak lortzen dituztenak autoestima altua izango dute, harroagoak izango dira, beraien buruaz harro egongo dira. Emaitza txarrak edo okerragoak dituztenak aldiz, autoestima bajua izango dute eta horrek eragina izango du bere errendimenduan, jaitxi egingo baita, bere puntu ahuletan kontzentratzeagatik fuerteenetan ordez.
Irakasleak hezkuntza-sistemaren oinarria direnez, eta hezkuntza-sistema haur baten garapen afektibo- sozial egokiaren abiapuntua denez, eskolak garrantzi handia dauka haurren autoestima eta autokontzeptua garatu eta indartzeko orduan.Beraz, irakasleek ere haurren autoestima hobetzeko badute egitekorik. Esan bezala, irakasleen lana ikasleen autoestima positiboa lantzea da, beren autokontzeptua hobetu eta ikaskuntza prozesuan errendimendua ahalik eta hoberena izateko. Maitasuna eta samurtasuna adierazten duten irakasleek beraien ikasleengan oso ondorio baikorrak ekoizten dituzte.
Azkenik, haurrengan autoestima indartzeko jarraibide eta gomendioak honakoak dira:
- Haurraren ardurak garatu behar dira, haurraren irakaskuntza sakonduz.
- Erabakiak hartzen eta arazo txikie aurre egiten utzi behar zaio, konfiantza emanez.
- Haurrak ongi eginiko ekintza goraipatu egin behar zaizkio.
- Auto-diziplinaren oinarriak ezarri behar zaizkio, mugak finkatuz.
- Bere hutsegiteetatik ikasi behar du eta beraz gatazka egoerei modu eraginkorrean aurre egiten irakatsi behar zaio.
1. Haurraren tenperamentu
Azkenik, aipatu behar da, pausu hauek jorratzerakoan, oso garrantzitsua dela haurrarekin erabiltzen den hitz egiteko modua, autoestimarengan eragin handia baitu.
Laburbilduz, haurraren autoestima bizitza osoan zehar garatzen den prozesu luze eta konplexua da. Aldagai askok dute eragina eboluzio honetan, eta horregatik oso garrantzitsua da hezkuntzan izaten duen esperientzia, bai ikaskideekin baita irakasleekin ere. Testuinguru erakargarri batek, bizitzako lehen etapa honetako oinarri egokiak finkatuko ditu eta ondoren, bai nerabezaroak, baita helduaroan ere, autoestima eta autokontzeptu egokiak eskuratzeko abiapuntu gisa balioko dute.
Beraz, ezinbestekoa da haurren ikasgeletan ikasleen autoestima eta autokontzeptuari garrantzia ematea eta ahaleginak egitea hau indartzeko.
Gehiago jakiteko honakoak dira interesgarriak diren informazio iturriak:
Nola eraiki daiteke autokonfiantza?
Autokonfiantza beharrezkoa da aurrera egiteko baina ez da arduratu behar, eraiki daitekeen zerbait baita, ikasi daitekeena eta hobetu daitekeena.
Bere buruarengan konfiatzen ez duen batentzat zaila izango da ingurukoen konfiantza lortzea. Zaila da urduri eta baldar adierazten den batengan konfiatzea; baina bere buruaz seguru sentitzen denak eta segurtasunez erantzuten duenak, arreta erakartzendu.Ez da beharrezkoa dena jakitea bizitzan, nahikoa da ikasteagatiko interesa mantentzea eta hobetzea ezagutzen ez dena. Autokonfiantza geldiezin sentitzearen eta talentu bat erabiltzeko beldur sentitzearen arteko ezberdintasuna da.
AUTOKONFIANTZAREN SINTOMAK
Autokonfiantza ahots tonuaren bidez trasmititzen da, baita gorputz lengoaia eta esaten denaren bidez ere. Beregan konfiatzen duten pertsonak ausartagoak dira eta zerbait lortzearren ez dute arriskatzeko beldurrik, errealistak dira baina ez inoiz fatalistak, ez dute atzera begiratzen une txarrak gogoratzeko, ez zaie axola besteek beraiengan pentsatzen dutena eta beraien helburuak lortzeko borrokatu egiten dute.
AUTOKONFIANTZAREN UKITUAK
Hasieran baliogabeak iruditu dezaketen gauzak autokonfiantza eraikitzen lagundu diezaguke:
· Ongi jaztea ongi sentitzeko modu bat da baita besteei sentimendu hori adierazteko modua ere.
· Ibiltzeko modua eta postura garrantzitsuak dira, autokonfiantzaren sinbolo baitira. Gainera bizkarra eta burua zuzen mantentzeak eta pertsonei begietara begiratzeak inpresio ona dakar.
· Beste gomendio batzuk honakoak dira: besteek laguntza behar dutenean laguntzea eta zerbait interesgarria esan edo egiten dutenean goraipatzea. Ahots altuaz hitz egitea. Ezaugarri hauek denak autokonfiantzaren seinale dira.
AUTOKONFIANTZA LORTZEKO
Autokonfiantza hiru pausutan lortu daiteke:
1. Non zauden jakin, nora heldu nahi den eta zer lortu nahi den. Lortutako gauzen zerrenda egin behar da. Idazteak behar dugunean kontsutatu ahal izateko balio izango digu.
2. Garrantzitsua da puntu fuerteak eta ahulak garbi izatea. Benetan garrantzitsuak diren eta lortu nahi diren gauzetan pentsatzea. Helburuak jarri behar dira, pixkana betez joango diren helburuak. Garrantzitsua da pausuak txikiak izatea, zerbait gaizki ateratzen bada bide berri bat aukeratu ahal izateko.
3. Ziur egon behar da autokonfiantzarantz egin nahi den bidaiaz, behin bidea artuz gero, norberak ahal duen guztia egin beharko baitu autokonfiantzaraino iristeko, zailtasunei garrantzirik eman gabe.
Gure uste, autokonfiantza bajua izatea kaltegarria da, baina altuegia izatea ere ez da ideala, beharrezkoak ez diren arriskuak artzen baitira.
Ahalik eta gehien saiatu behar gara ditugun helburuetara iritsi ahal izateko. Presaz ahaztu behar da, presa izateak estresegoerara eramaten baikaitu, sentimendu negatiboak sorraraziz. Hori dela eta, gauzak lasai, mantso eta esfortzu handiz eginez gero lehenengoan ongi egin daitezke gauzak. Egoeraren arabera helburu ezberdinak ditugu eta horregatik, uneoro saiatu behar gara helburu hori lortzeko egin behar dugun esfortzua egiten.
Garrantzitsua da gauzak lasai artzea, izan ere, helburu bat lortzen dugunean, geure buruarekin konfiantza artzen dugu, lasaitu egiten gara eta edozerri aurre egin diezaiokegula pentsatzen dugu, autokonfiantza hobetzeko lana egin behar dela ahaztuz.
Gehiago jakiteko hona hemen informazio iturri interesgarri batzuk:
Adimen anitzen arabera, nola aldatzen da haur baten garapen pertsonala?
Howard Gardner-ek proposaturiko teoria bat da inteligentzia anitzena, modelo honek inteligentzia ez du ulertzen zerbait unitarioa bezala, baizik eta inteligentzia ezberdin eta independente batzuen multzo bezala. Honela, bizitzan zehar inteligentzia mota ezberdinak erabiltzen ditugu eta batzuk besteak baino gehiago garatzen ditugu. Adibidez, unibertsitatean nota onak ateratzen dituen pertsona bat ez da kiroletan ona den pertsona bat baino inteligenteagoa, bien inteligentzia mota ezberdinetakoa da.
Gardner-ek 8 inteligentzia mota bereizten ditu:
- Hitzezko adimena: Komunikatzeko gaitasunean datza eta mundu osoko haurrek modu berdinean garatzen dute inteligentzia mota hau. Gaitasun hau ondo garatuta duten pertsonei lotzen zaizkien lanbideak honakoak dira: Politikoak, poetak, idazleak...
- Adimen logiko-matematikoa: Arazoak azkar konpontzean datza. Gaitasun hau ondo garatuta duenak hainbat soluzio pentsatzen ditu arazo baterako eta gero bat edo beste aukeratzen du. Honako lan hauek lotzen dira gaitasun honekin: ekonomistak, ingeniariak, zientifikoak...
- Adimen ikus-espaziala: Arazo espazialak konpontzeko nabigazioa eta mapak erabiltzen dituzte. Artistak, argazkilariak, turismo gidariak... izan ohi dira gaitasun hau ondo garatuta duten pertsonak.
- Adimen musikala: Erritmoak, tinbreak eta tonuak produzitzeko eta preziatzeko kapazitatean datza. Gaitasun hau oso garatuta duten pertsonak musikariak, konpositoreak, kritiko musikalak... izan ohi dira.
- Adimen gorputz-kinestetikoa: Gorputza mugitzeko eta herramientak erabiltzeko gaitasunari lotzen zaio adimen mota hau. Gaitasun hau emozioak transmititzeko (dantza), lehiatzeko (kirolak) edota sortzeko (arte plastikoa) erabiltzen da.
- Adimen intrapertsonala: Norbanakoak bere sentimen eta emozioak ondo ezagutu eta kontrolatzean datza. Gaitasun honek norbere burua ulertzea eta lan egitea bultzatzen du. Inteligentzia mota hau garatuta duten pertsonak norbere burua ondo ezagutzen duten pertsona helduak izaten dira.
- Adimen naturalista: Espezie ezberdinen artean dauden ezberdintasunak eta berdintasunak aztertzean datza. Naturari lotuta egoten dira gaitasun hau duten pertsonak eta normalean lorezainak, basozainak edota biologoak izaten dira.
Teoria honen arabera guztiok dauzkagu zortzi inteligentzia motak, neurri handiagoan edo txikiagoan, eta inork ezin du inteligentzia mota bakar batekin funtzionatu. Adibidez, haur batek adimen logiko-matematikoa oso garatuta baldin badauka, ziurrenik eskolako emaitzak onak izango ditu, baina baliteke adimen interpertsonala ez edukitzea garatuta eta ikaskideekin dituen arazoengatik bere emaitzek behera egitea. Gardner-ek azpimarratu zuen adimen guztiak maila berdinean direla garrantzitsuak, eta gaur egungo eskolak gehienbat adimen linguistikoa eta logiko-matematikoa lantzen dituela. Hala ere, esaten du instituzio formal gehienak beraien irakasteko modua berritzen ari direla eta adimen mota guztiak lantzeko aurrerapausoak ematen ari direla Guzti hauek lantzeko ariketak egitea bultzatzen dute, kontutan hartuz ikasle bakoitzak ez dituela berdin garatu adimen mota ezberdinak. Amaitzeko, esaten du materia berdina modu ezberdinetan eman daitekeela eta gaur egungo irakasleek hau landu behar luketela ikasleak ondo hezteko.
Hemen duzue bideo bat, non adimen anitzak definitzen diren.
Artikulu hau egiteko helbide hontan oinarritu gara:
http://es.wikipedia.org/wiki/Teor%C3%ADa_de_las_inteligencias_m%C3%BAltiples
ERREPIKATZAILEEN GARAPEN PERTSONALA KLASEKIDEEKIN DUEN HARREMANAREN ARABERA
Haur batentzat oso garrantzitsua da bere ikaskideek beregatik pentsatzen dutena, are eta gehiago adin zehatz batean, 5-6. mailak. Ikasketetan eragin handia du onek eta hau ikasleen emaitzetan argi ikus daiteke, ikaskideekin harreman txarra duen haur baten emaitzak ez dira berez atera beharko lituzkeenak, eta ikaskideekin ondo moldatzen den haur baten emaitzetan eragin positiboa izan dezake egoera onek.
Egoera honen adibide argiena errepikatzaileena da. Kurtsoa errepikatu behar duten ikasleentzat klase aldaketa suposatzen du hurrengo kurtsoak eta beste gela batetara egokitzeko arazoak izan ditzakete. Haurra ondo integratzen bada klase berrira, ez du zertan inongo arazorik izan, are gehiago, motibatu egin daiteke ikasketak serio hartzeko eta bere emaitzak hobetu daitezke.
Baina beste alde batetik, posible da haurra ez ondo integratzea klasean, kurtsoa errepikatzeak autoestima jaitsi baitakioke ikasleari, eta horren ondorioz lotsa senti dezake bere ikaskide berriengana hurbiltzerakoan. Honek ondorio txarrak izan ditzake haurraren garapen pertsonalean, notak jaitsi egiten dira, ez da beste haurrekin erlazionatzen, irakasleekin ez dira harremanetan jartzen … Honek guztiak haurraren etorkizunean eragina izan dezake, haurtzaroan bizitako esperientzien araberakoa izango delako heldutasunean izango duen harreman soziala.
Gure ustez, egoera hau klasekide nahiz pertsona errepikatzailearen araberakoa izan daiteke, baina argi dago biek jarri behar dutela zerbait euren partetik klasean giro ona izateko. Bestalde, irakasleak egoera hauetan parte hartu beharko lukeela uste dugu, haur guztiekin hitz eginez eta arazoari irtenbidea topatuz.
Ekarpen hau egin aurretik, artikulo hau irakurri dugu eta beraz, errepikatzaileei buruz gehiago jakin nahi baduzue honako helbide honetan aurkituko duzue informazioa:
http://www.greidi.uva.es/JAC07/ficheros/42.pdf
Ekarpen hau egin aurretik, artikulo hau irakurri dugu eta beraz, errepikatzaileei buruz gehiago jakin nahi baduzue honako helbide honetan aurkituko duzue informazioa:
http://www.greidi.uva.es/JAC07/ficheros/42.pdf
AUTOESTIMA BAXUA DUEN IRAKASLE BATEK DUEN ERAGINA IKASLEENGAN
Askotan, irakasle askok autoestima arazoak edo depresio arazoak izaten dituzte eta gaur egunean, gero eta gehiago entzuten dira mota honetako arazoak. Horrelako kasuek, izugarrizko eragina dute ikaleen garapen pertsonalean. Izan ere, irakaslea eredu baita haurrentzat eta oso garrantzitsua baita irakasleak duen konportamentua klasean zein berak erakusten duen segurtasuna klasea ematerako orduan.
Gure ustez, mota honetako arazoak dituzten irakasleei laguntza berezi bat eman beharko litzaieke beldur hori gainditu ahal izateko, ikasleak berehala ohartzen baitira irakaslearen sentipenez eta horrelakorik gertatu aurretik arazoa konpontzea komeni baita. Ezinbestekoa iruditzen zaigu irakasleak ziurtasuna erakustea ikasleen aurrean euren garapen pertsonalean ez eragiteko.
Irakasle batek autoestima arazoak izanez gero, ikasleek berehala igartzen dute eta honek eragina izan dezake euren garapen pertsonalean. Gainera gaur egungo gizarte honetan geroz eta gehiago izaten dira mota honetako arazoak eta irkasle askok lana utzi behar izaten dute.
Irakasleek autoestim baxua izatea hainbat faktoreren ondorioz izan daiteke eta horietako bat, beldurra da. Beldurra ikasleen aurrean jarri eta zuk bakarrik ikasgela oso baten kargu egin beharraz eta ikasleek esango dizutenaz beldurra. Horrelako gauzak, hasieran oso normalak dira baina denboraren poderioz gainditu egiten dira.
Nolakoa den gizartearekin inongo harremanik gabe hazi den haur baten garapena
Jakina da haur batek heziketa egokia izan dezan beharrezkoa dela hezkuntza formalaz gain, hau da, instituzio publiko naiz pribatuen eskutik jasotako hezkuntzaz gain beste hainbat aspektu ere irakatsi behar zaizkiola haurrari, gizarteko zenbait arau eta balore (janztea, mahi-tresnekin jatea, elkar errespetatzea…). Aspektu hauek bizitzan zehar ikasten ditugu, jaio garen testuinguruaren eta bizitako esperientzien arabera, eta kultura batean edo bestean hezi ezberdinak izango dira gure baloreak eta jokatzeko moduak. Baina badaude haur basatiak deituak izan diren haur batzuk, eszepzioak zorionez, zeintzuek arazo batzuen edo besteengatik inoiz ez duten izan gizartearekin harremanik, gurasoek basoan abandonatzea da arrazoi bat eta ondorioz ez dute jaso inongo kulturatako baliorik. Zer gertatzen da haur hauen etorkizunarekin? Nola garatzen dira haur hauek?
Soziologoen lehenengo kezka izan da haur hauek gizartean barneratzea izan da, baina ezin izan dute lortu. Gizakiok badugu adin bat gauzak egiten ikasteko, aldi kritikoa deitzen zaiona, adibidez hitz egiten ikasteko aldi kritikoa sei urterainokoa da. Behin adin hau pasata haur batek ez badu ikasi hitz egiten, jada ez du lortuko beste pertsonen moduan ondo ikastea. Honegatik, hezkuntzarik jaso ez duten haur hauek ez dakizkite gizarte batean bizitzeko behar diren trebetasunak eta baloreak.
Haur hauen garapena ez dela normala izan ikusita, begira diezaiogun orain etorkizunari. Hauen etorkizuna ez da batere xamurra, gizartean ez baitaude integratuta eta beti norbaiten laguntza behar dute. Aurrerapauso handiak eman arren, inoiz ez dute heziketa normala jaso duten pertsonak bezala jokatzen eta beraien desioa gizartetik ateratzea izaten da. Haur hauek ez dute egoera honetan bizitzeko ezer egin, kulpa guztia gurasoena da eta gure ustez gogor zigortu behar litzateke beraien seme-alabei heziketa jasotzeko aukerarik ez ematea.
ETORKIN BATEN GARAPEN PERTSONALA
Pertsona baten garapen pertsonalean hainbat faktorek eragiten dute eta horietako faktore garrantzitsu bat honakoa da: Etorkina izan, hau da kultura ezberdin batekoa edo bertakoa izan eta zeure kultura nagusi den toki batean bizi.
Etorkin askok, arazoak izaten dituzte gizartean integratzeko orduan. Are eta gehiago ez badira nahiko gaztetatik bertan bizi. Hau da, 4 urte dituenetik bertan bizi den haur bat eta 12-13 urterekin etorritako beste bat ez dira berdin integratuko. 4 urterekin etorritako haurrari normalean behintzat gutxiago kostako zaio, txikitatik hemengo hizkuntza ikasten hasiko baita eta komunikatzeko arazo gutxiago izango baititu. 12-13 urteko haurrari aldiz, hemengo hizkuntza ikastea gehiago kostako zaio, bere ama hizkuntza nahiko garatua izango duelako eta honek autoestima arazoak ekarri dakioke haurrari. Gainera, hizkuntza ondo ez menperatzearen ondorioz, baztertuta sentitu daiteke haurra eta honek ere autoestima arazoak ekarri diezazkioke.
Horrelako gauzen ondorioz, garapenean arazoak eduki ditzake haurrak eta horren ondorioz etorkizunean ere bai. Adibidez, lana topatzerako orduan, hizkuntza arazoak izanez gero, asko kostako zaio lan bat aurkitzea.
Gure ustez, etorkinei laguntza bat eman beharko litzaieke bai hizkuntza aldetik eta baita integratzerako orduan ere. Izan ere, gaur egun hizkuntza bat ikastea ez da dohain dagoen zerbait eta honen ondorioz, askok ez dute euskara ikasteko aukerarik. Horregatik etorkinei dohain irakatsi beharko zitzaiela uste dugu eta aukera bat eman gure hizkuntza ikasteko.
Ekarpen hau egiterako orduan "Immigrazioa Euskal herrian" izeneko liburua erabili dugu. Hau, lau egilez osatuta dago: Xabier Aierdi, Pedro Albite, Amelia Barquin eta Ricard Zapata-Barrero. Beraz, gehiago jakin nahi baduzue gai honen inguruan bertan aurki dezakezue informazioa.
GEHIAGO JAKITEKO
Gai honi buruz gehiago jakin nahi baduzue hona hemen, informazioa aurki dezakezuten helbide batzuk:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)