Haur batentzat oso garrantzitsua da bere ikaskideek beregatik pentsatzen dutena, are eta gehiago adin zehatz batean, 5-6. mailak. Ikasketetan eragin handia du onek eta hau ikasleen emaitzetan argi ikus daiteke, ikaskideekin harreman txarra duen haur baten emaitzak ez dira berez atera beharko lituzkeenak, eta ikaskideekin ondo moldatzen den haur baten emaitzetan eragin positiboa izan dezake egoera onek.

Baina beste alde batetik, posible da haurra ez ondo integratzea klasean, kurtsoa errepikatzeak autoestima jaitsi baitakioke ikasleari, eta horren ondorioz lotsa senti dezake bere ikaskide berriengana hurbiltzerakoan. Honek ondorio txarrak izan ditzake haurraren garapen pertsonalean, notak jaitsi egiten dira, ez da beste haurrekin erlazionatzen, irakasleekin ez dira harremanetan jartzen … Honek guztiak haurraren etorkizunean eragina izan dezake, haurtzaroan bizitako esperientzien araberakoa izango delako heldutasunean izango duen harreman soziala.
Gure ustez, egoera hau klasekide nahiz pertsona errepikatzailearen araberakoa izan daiteke, baina argi dago biek jarri behar dutela zerbait euren partetik klasean giro ona izateko. Bestalde, irakasleak egoera hauetan parte hartu beharko lukeela uste dugu, haur guztiekin hitz eginez eta arazoari irtenbidea topatuz.
Ekarpen hau egin aurretik, artikulo hau irakurri dugu eta beraz, errepikatzaileei buruz gehiago jakin nahi baduzue honako helbide honetan aurkituko duzue informazioa:
http://www.greidi.uva.es/JAC07/ficheros/42.pdf
Ekarpen hau egin aurretik, artikulo hau irakurri dugu eta beraz, errepikatzaileei buruz gehiago jakin nahi baduzue honako helbide honetan aurkituko duzue informazioa:
http://www.greidi.uva.es/JAC07/ficheros/42.pdf
"Gure ustez, egoera hau klasekide nahiz pertsona errepikatzailearen araberakoa izan daiteke, baina argi dago biek jarri behar dutela zerbait euren partetik klasean giro ona izateko. Bestalde, irakasleak egoera hauetan parte hartu beharko lukeela uste dugu, haur guztiekin hitz eginez eta arazoari irtenbidea topatuz." Hau guztia nola egin beharko zen?... Hori da zuen lanean egitea tokatuko zaizuena !!!!
ResponderEliminarAurrera